Elhuyar Zientzia

Miguel Querejeta astronomo gazteak hilabete batzuk egin ditu Instituto Astronómico de Canarias erakundean (La Lagunan, Tenerifen) galaxia espiralen errotazioa ikertzen. Eta hemen irratian horretaz hitz egiteko eskatu diogu. Oso bitxia da nola dakigun Esne Bidea galaxia espirala dela, eta nola dakigun zer abiaduratan mugitzen den. Galaxiaren barruan gaude, eta ez dugu perspektibarik neurketak kanpotik egiteko. Hala ere, astronomoek lortu dute hori dena jakitea. Miguelek kontatu digu zer baliabide erabili dituzten horretarako.

Direct download: NFXVI-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT