Elhuyar Zientzia

Zulo beltz bati buruzko albiste bat ilustratu behar denean, adibidez, ez da aukerarik izaten hara joateko eta argazki bat egiteko. Horren partez, ilustratzaile bati eskatzen zaio irudi ikusgarri bat egiteko. Hain zuzen ere, espazio agentziek eta erakunde handienek badituzte adituak horrelako material grafikoa sortzeko. Askotan, fisika eta astronomia ikasitako artistak dira; haien jakintza jartzen dute zientziaren komunikazioaren munduaren eskura ba horixe: bestela ilustratu ezin dena ilustratzeko. Gaur haietako batekin izango gara.

Direct download: NFXVI-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT