Elhuyar Zientzia

Lehen aldiz, ordenagailu batek eta adimen artifizialezko software batek irabazi dio txapeldun bati Go jokoan. Asiako joko tradizional hori xakea bera baino askoz konplexuagoa da, eta ordenagailuak erabili behar izan du neurona-sare sakonen teknika irabazten ikasteko. GORKA AZKUNE informatikariak kontatu digu zer antza eta aldea dagoen Go eta xakearen artean,adimen artifizialaren ikuspuntutik. Eta hori aitzakia izan da neurona sareei buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXX-23b.mp3
Category:science -- posted at: 5:15pm EDT