Elhuyar Zientzia

MIT institutuko adituek neurona-sare bat egin dute txip optiko baten barruan. 16 neurona, 4 geruzatan antolatuta, ahots baten soinuan bokalak identifikatzeko. Normalean, neurona-sareak softwarearen bidez programatzen dira, baina kasu honetan argi-izpiekin funtzionatzen duen txip baten barruan sortu dute. Oso azkarra da, nahiz eta oraindik ere software bidezkoa bezain eraginkorra ez izan.

Direct download: Qk36-170621_NeuronaSareaTxipBatean.mp3
Category:science -- posted at: 6:45am EDT