Elhuyar Zientzia

Hankak asfaltotik atera, espaloitik jaitsi eta lurra bera zapaldu. Zapaltzen ari zaren hori lurzorua da, hazten den guztiaren oinarria. Eta horregatik babestu behar da. NIEKEReko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak kontatu digu zer esan nahi duen hori, eta lurzorua ondo egotea zergatik den ezinbestekoa da gainekoa ere ondo egoteko. Gainera, lurzoru guztiak ez dira berdinak, eta behar ezberdinak izateak esan nahi du lurzoruaren kudeaketa oso kontu konplexua dela, tokian tokikoa. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. 

Direct download: SustraiPodcast05-Lurzorua.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EDT