Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiko 22. saioa. Albatrosen ikerketa. Haurdunaldiaren hemezortzigarren astea eta Mary Anning-en historia.

Direct download: NFXVI-22.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Maite Louzao gipuzkoarrak Indiako Ozeanora eramango gaitu albatrosen sekretuak ezagutzera. Itsas zientziak ikasi du, eta hilabeteak eman ditu Kerguelen, Indiako Ozeanoko uharte txiki batean, hegazti horiek ikertzen. Albatrosak bereziak dira munduko itsas hegazti handienak direlako, eta baita beste ezaugarri batzuengatik ere, adibidez, klima-aldaketak onura ekarri dielako. Horixe da, hain zuzen, Maiteren taldearen ikerketak ondorioztatzen duena. Ikerketari buruz hitz egingo dugu eta, horretaz gain, Maiteren ibilbide profesionalari buruz.

Direct download: NFXVI-22a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Amatxo, sentitzen al duzu dagoeneko umea mugitzen zure barruan? Hori da aste honetako berrikuntza bat; agian sentitu egingo duzula. Eta beste kontu batzuk ere badira.

Direct download: NFXVI-22b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ingalaterrako hegoaldeko kostaldea. Lyme Regis herria. XIX. mendaren hasiera. Anning familia pobrearen kideek fosilak bilatzen zituzten itsas labarretan, gero fosil haiek saldu ahal izateko. Halako batean, Anningdarrek fosil liluragarri bat aurkitu zuten, krokodilo errladoi baten itxura duena. Dinosauro bat zen, ictiosauro bat; kontuan hartu behar da garai hartan ez zirela ezagutzen dinosauroak. Handik aurrera, Mary Anningek ibilbide profesional harrigarria izan zuen fosilak aurkitzen, eta haiei buruzko informazioa jasotzen.

Direct download: NFXVI-22c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1