Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiko 25. saioa. Webgintzarako tresnak, aro geologiko baten definizioa Getxoko hondartzetan eta haurdunaldiaren 21. astea.

Direct download: NFXVI-25.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Internet sekulako baliabidea da. Sare globalean dagoen guztia kuxkuxeatu daiteke. Eta ez bakarrik hori: besteek zure berri izan dezakete sarean. Baina horretarako, zerbait igo behar duzu sarera. Sarean web orriak, blogak, foroak eta beste mila kontu sortzeko aukera handiak dituzu, noski. Erraz erabiltzen diren baliabideak. Baina baliabide horiek, azpitik, hainbat lengoaia eta baliabide informatiko daude. Eta betikoa. Horiek ere ezagutzen badituzu, aukera handiagoak izango dituzu.

Direct download: NFXVI-25a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Getxora joango gara, itsaslabarren berri izatera. Geologoak pozik daude: hango Gorrondatxe-Azkorri hondartzaren labarrak aro geologiko bat definitzeko tokia izendatu dute. Aro Lutetiarra (duela 48 milioi urte hasi eta duela 40 milioi urte bukatu zuena, gutxi gorabehera) estratuetan non hasten den eta non bukatu, hantxe, Getxon irakur daiteke. Eta geologoek urrezko iltze bat jarri dute han izendapenaren oroigarri. Basqueresearch webguneko Irati Kortabitartek kontatuko digu albistea. 

Direct download: NFXVI-25b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren hogeita batgarren astean, ume asko mugitzen da. Ahalmen du mugitzeko eta lekua badu horretarako. Horregatik, aste honetan, Haurdun Gaude atalean mugimenduari buruz hitz egin dugu.

Direct download: NFXVI-25c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1