Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiko 26. saioa. Glifosatoaren eragina anfibioetan; errepideen ertzetako kutsadura; haurdunaldiaren 22. astea: lanugo eta vermix.

Direct download: NFXVI-26.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa sakon bat egin du glifosato herbizidak anfibioetan duen eragina argitzeko. Ikerketa Euskal Herriko 10 anfibio-espezierekin egin dute, eta emaitza da glifosatoaren erabilera oso kaltegarria dela espezie horientzat. Aranzadiko herpetologoek gomendatzen dute glifosatoaren erabilera murriztea, zenbait tokitan eta garaitan behintzat.

Direct download: NFXVI-26a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aste honetan, Haurdun Gaude atalean, esperimentu txiki bat egingo dugu. Imajinatu behar dugu fetua eskuetan hartzen dugula, eta esperimentu horrekin aurkituko dugu umearen azala ilez eta gantz batez estalita dagoela. Ilea oso fina da, eta lanugo deritzo. Gantza gazta bigunaren antza du, eta vermix du izena. Biak desagerturatuko dira pixkanaka jaiotza hurbildu ahala. 

Direct download: NFXVI-26b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Jose Antonio Carrero EHUko kimikariak errepide-bazterretako kutsadura aztertu du doktoretza tesian. Metalen presentzia aztertu ditu, berunetik hasita. Auoten aztarna ez dago gasetan bakarrik, baizik eta asfaltoaren ondoko lurzorura eta landaredira ere iristen da. Carrerok metalak aztertu ditu, eta baita metal horien konposatuen eboluzioa ere bai. 

Direct download: NFXVI-26c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1