Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiko 31. saioa. Gazteek zientziari buruz duten pertzepzioaren azterketa bat, haurdunaldiaren bigarren hiruhilabetearen bukaera eta Clara Immerwarh.

Direct download: NFXVI-31.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Nolako pertzepzioa dute gazteek zientziaren arloan? Gustuko al dute zientzia? Zer interes sortzen die zientziak bizitzaren beste arlo batzuekin konparatuta? Galdera horiei eta beste askori erantzuten die Elhuyar Fundazioaren zuzendaritzapean egin duten azterketa soziologiko batek. Gazteen erdiek diote badutela interesa zientzian, baina datu horren atzean ñabardura asko dago.

Direct download: NFXVI-31a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren bigarren herena bukatzen ari da. Fetuaren mugimenduei ez ezik, haren bihotz-taupadei ere antzematen zaie, eta haurdunaldia asko aurreratu da. Ginekologoak hainbat kontrol egiten dizkio amari garai honetan. Batetik, Rh faktoreak arazo eman ditzakeen kasuetan immunoglobulina jakin bat injektatu behar zaio, eta, bestetik, haurdunaldiko diabetea garatu duen aztertu behar da.

Direct download: NFXVI-31b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Clara Immerwarh izan zen Alemaniako unibertsitate batean doktoratu zen lehen emakumea. Kimikaria zen, eta Fritz Haber kimikariarekin ezkondu zen, 1918an Kimikako Nobel saria irabazi zuenarekin. Clarak bizitza zaila izan zuen, bukaera tragiko batekin gainera. Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktore-buruak kontatu digu haren historia.

Direct download: NFXVI-31c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1