Wed, 23 January 2013
XVII. denboraldiaren 15. saioa: Lemniskata, teknopolis eta qwerty hitza. |
Wed, 23 January 2013
Goierriko zientziaren zale batzuek Lemniskata izeneko elkartea sortu zuten zientziarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatzeko. Hitzaldiak, erakusketak irteerak eta abar antolatzen dituzte. Beasainen dute egoitza nagusia eta han antolatzen dituzte ekitaldi gehienak. Bi kide, Goyo Lekuona eta Jose Luis Etxezarreta, Norteko Ferrokarrillera etorri dira elkarteari buruz hitz egitera eta 2013ko programazioa aurkeztera. |
Wed, 23 January 2013
Qwerty teklatu baten izena da, hau da, teklak modu jakin batean banatuta dituen teklatu bat da. Baina zergatik banaketa hori? Beste aukera batzuk badaude, aukera hobeak gainera azkar idazteko. Hala ere, qwertyk izan du arrakasta handiena orain arte. Iñaki Leturiak kontatu digu haren historia. |