Elhuyar Zientzia

XVIII. denboraldiaren 12. saioa: itsasoa, atmosfera eta El Niño, maratoiak korritzeko oinetakoak eta CAF-ELhuyar sariak martxan.

Direct download: NFXVIII-12.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Itsasoaren eta atmosferaren arteko lotura oso sendoa da; meteorologoek ederki dakite hori. Ozeanoetako korronteak eta troposferan gertatzen dena elkarrekin analizatu behar dira. Euskalmeteko ONINTZE SALAZARrek, gure trumoilariak, horretaz hitz egin digu. Eta bereziki hitz egin digu Ozeano Barean gertatzen den El Niño fenomenoari buruz.

Direct download: NFXVIII-12a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknopolis saioan BEÑAR KORTABARRIAk erreportajea egin du maratoian korrika egiteko oinetako egokienei buruz. Podologo baten laguntzaz aztertu du nolakoa den oinetako perfektua, edo zer egin beharko lukeen korrikalari batek berarentzako oinetako perfektuak zein diren jakiteko.

Direct download: NFXVIII-12b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizioa martxan da. Euskaraz egindako zientzia-dibulgazioa eta zientziaren gizarteratzeko lanen sariketa da, eta urtarrillaren 31 bitarteko epea du aurkezteko. EIDER CARTON Elhuyar adlzkariko zuzendaria izan da gurekin sariketaren nondik norakoak irratian aurkezteko.

Direct download: NFXVIII-12c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1