Elhuyar Zientzia

XVIII. denboraldiaren 21. saioa: sexuaren kontrol mentala, etxeko energia eta CICnanoGUNE zentroako 5. urteurrena.

Direct download: NFXVIII-21.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Beste baten kontura bizitzea kontu sofistikatua da. Naturan behintzat; bizkarroiek ostalaria kontrolatzen dute. Haien gogoa, adibidez, kontrolatzen dute, eta biologoek espero dute sexu bidez transmititzen diren bizkarroiek ostalariaren sexu-gogoa kontrolatzea. Baina bitxia da: hori ez da ia inoiz gertatzen. Zergatik?

Direct download: NFXVIII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Etxeko energia erregai fosiletan oinarritu dugu. Gasa, batez ere. Baina badira ordezko aukerak gaur egun. Energia berriztagarriak eta beste hainbat iturri aurrean ditugu. Haiekin, mundua aldatzen ari da. Ia iraultza baten aurrean gaude. TKNIKA institutuko AITOR OTAÑO eta MIREN CANELLADA adituak etorri dira horretaz hitz egiteko; ia gerttzen ari den iraultza horri buruz.

Direct download: NFXVIII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

CICnanoGUNE nanozientzien ikerketa-zentroak bost urte bete ditu. 2009ko urtarrillaren 30ean inauguratu zen, eta bidean asko handitu da, eta proiektu asko jarri ditu martxan. Gu, grabagailu bat eskuan hartuta, bertan izan gara ITZIAR OTEGI komunikazio-arduradunarekin bisitan. Harekin hitz egin dugu, eta zentroaren berezitasunak ezagutu ditugu.

Direct download: NFXVIII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1