Elhuyar Zientzia

1690an modan jarri zen tatuajea Europan. Polinesia eta Zelanda berritik ekarritako moda izan zen, nahiz eta munduko beste toki askotan ere aspalditik egiten ziren tatuajeak. Baina Ozeano Barearen hegoaldeko herriek oso teknika mingarria zuten tatuajea egiteko: Ta Moko. Aurrena, azala "zizelkatu" egiten zuten, eta gero tinta epidermis azpira sartu.

Direct download: NFXIX-10d.mp3
Category:science -- posted at: 7:08am EDT

OIHANA JAUREGIk surfari buruzko erreportaje bat egin du ETBko Teknopolis saioan, baina erreportajea berezia da: surfaria, Aitor Francesena, itsua da, eta Aitor Azpiroz ingeniariak ohol "teknologiko" bat egin dio surfean laguntzeko. Irudi politak, eta , batez ere, istorio interesgarria.

Direct download: NFXIX-10c.mp3
Category:science -- posted at: 7:01am EDT

Ander Martinez de Albeniz tolosarra ESA espazio agentzian egiten du lan, Rosetta misioan. Zunda gidatzen duen taldearen kidea da, eta gurekin izan da haren lanaz eta misioaz hitz egiten. Zailtasun handiko lana, aditu batek azalduta.

Direct download: NFXIX-10b.mp3
Category:science -- posted at: 6:58am EDT

Eltxo guztiek ez dute atsegin giza odola. Batzuek bai, eta beste batzuek ez. Kontua da esepzei bereko eltxoen artean bi motakoak egon daitezkeela. Adibidez, Aedes aegypti espezieko batzuk gurekin etxean bizitzeko egokitu dira (giza odolaren zaleak), eta beste batzuk basoan bizi dira (ez dira zaleak). Orain, Caroline McBride neurologoak aurkitu du zerk erakartzen dituen lehenengoak, eta gene bakar batean dago zaletasunaren jatorria.

Direct download: NFXIX-10a.mp3
Category:science -- posted at: 6:56am EDT

XIX. denboraldiaren 10. saioa: Eltxoak giza odolaren gosez, Rosetta, kometa bat eta Ander, Surf itsuentzat eta 1693: tatuajeak.

Direct download: NFXIX-10.mp3
Category:science -- posted at: 6:51am EDT

1