Elhuyar Zientzia

Teknopolis saioan, Bilbo Handiaren ura jasotzen duen instalazio handi bat bisitatu dute. Etxebarrin dago, eta euri-ura eta hondakin-ura jaostzen ditu, eta beharraren arabera ura kudeatzeko balio du (meteorologiaren arabera, adibidez). BEÑAR KORTABARRIAk erreportaje bat egin du bisita horrekin, eta gaur gurekin izan da irratian.

Direct download: NFXIX-20c.mp3
Category:science -- posted at: 3:56pm EDT

Zeres eta Pluton. Asteroidea eta planeta izandakoak, hurrenez hurren, baina orain biak planeta nanoak dira. Eta, laster, gertutik ikusiko ditugu haiengana doazen misio banari esker. JESUS ARREGI astronomoak hitz egingo digu haietaz.

Direct download: NFXIX-20b.mp3
Category:science -- posted at: 3:49pm EDT

Oxford Unibertsitateko fisikari batzuek zelulen hazkuntzaren dinamika aztertu dute haien baliabideak erabilita: simulazio teoriko baten bitartez. Ikerketak datu asko eman ditu zelulak elkarrekin irauteko edo elkarrengandik aldentzeko joerei buruz. Ikerketaren arabera, joera guztien gakoa zelulen jaiotze eta hiltze abiaduran datza, batez ere.

Direct download: NFXIX-20a.mp3
Category:science -- posted at: 3:40pm EDT

XIX. denboraldiaren 20. saioa: Zelulen hazkuntzaren dinamika, Zeres eta Pluton gertu eta Teknopolis Bilbo Handiaren azpian.

Direct download: NFXIX-20.mp3
Category:science -- posted at: 3:32pm EDT

1