Elhuyar Zientzia

2014ko Zientzia Azoka irabazi zuen proiektu harrigarri batekin. Kirolarien belaunaren lotailuak babesteko proposamen teknologiko bat da, eta, haren balioa probatzeko 3d eredu bat sortu du berak egindako 3d inprimagailu batekin. BEÑAT INSUNZA, gazte harrigarria.

Direct download: NFXIX-30c.mp3
Category:science -- posted at: 4:49pm EDT

Zer gara? Partikulak edo uhinak? A ze galdera! Gaur, TXONI MATXAINek azalduko digu zein den galdera horri fisikariek eman dioten erantzuna. Elektroiak, fotoiak eta beste partikulak, aldi berean uhinak eta partikulak dira. Errealitatea arraroa da. Baina fisika kuantikoak aspaldian irakatsi zigun hori. 

Direct download: NFXIX-30b.mp3
Category:science -- posted at: 4:47pm EDT

Herensugeak edo dragoiak Erdi Aroko animalia fantastikoak dira. Hain zuzen ere, Erdi Aroko literaturan ugariak ziren, baina gerora desagertu ziren. Bi zientzialarik hori aztertu dute, eta arrazoi bat bilatu dute horretarako: garai hartako klima, hurrengo mendeetakoa baino beroagoa zen. Gero, hoztu egin zen eta herensugeak desagertu ziren. Baina berriz ere bueltan daude.

Direct download: NFXIX-30a.mp3
Category:science -- posted at: 4:18pm EDT

XIX. denboraldiaren 30. saioa: herensugeak itzuli dira, partikula eta uhina eta Beñat Insunza Zientzia Azokaren irabazlea.

Direct download: NFXIX-30.mp3
Category:science -- posted at: 4:05pm EDT

1