Elhuyar Zientzia

TXONI MATXAIN, gure kimikari kuantikoak tunel efektuari hitz egin digu, fenomeno kuantikoetan ikusgarrienetako bat. Zergatik gertatzen den ez da erraza ulertzeko, baina harrigarria da gure ohiko bizimoduan zenbatetan azaltzen den. 

Direct download: NFXIX-37c.mp3
Category:science -- posted at: 7:06am EDT

Donostiako Eureka museora joan gara animaliak eta haien ekosistemak ezagutzera. Izan ere, museoak gela bat zabaldu du animaliekin, eta LARRAITZ ETXEBERRIA gidari-lanak egin dizkigu gela bertatik bertara ezagutzeko. Irrati bidezko poaseotxo bat suge eta armiarmen artean.

Direct download: NFXIX-37b.mp3
Category:science -- posted at: 7:04am EDT

Frankensteinen istorio bat dirudi aspaldiko esperimentu batek: sagu zahar baten eta gazte baten zirkulazio-sistemak lotu eta odola bietatik pasarazita, sagu zaharrak onurak jasotzen ditu odol-hodietan, neuronetan eta muskuluetan. Baina zergatik? Duela urte gutxi batzuk talde batek aurkitu zuen proteina bat zela horren erantzulea, baina orain zalantzan jarri da proteinaren ekarpena.

Direct download: NFXIX-37a.mp3
Category:science -- posted at: 7:02am EDT

XIX. denboraldiaren 37. saioa: sagu zaharra sagu gaztea, Animaliak Eureka museoan eta tunel efektua.

Direct download: NFXIX-37.mp3
Category:science -- posted at: 6:56am EDT

1