Elhuyar Zientzia

ETBko Teknopolis saioak programa monografiko berezia egin du bizkarroi edo parasitoei buruz. Animaliei, landareei eta gizakiari eragiten dieten parasitoak. Horretarako, hainbat arlotako ikertzailerekin izan dira, tartean, Basurtuko Ospitaleko adituekin. NAGORE REMENTERIA zuzendaria etorri zaigu irratira programa aurkeztera.

Direct download: NFXIX-38d.mp3
Category:science -- posted at: 4:57am EDT

Aste honetan Ber2tek proiektua aurkeztu dute, hizkuntza teknologiak biltzen dituen ikerketa bat. Elhuyar Fundazioan teknologia horien hiru aplikazio aurkeztu dituzte adibide moduan, euskara ikasteko tresna lagungarri bat, literatua-kritikarako tresna bat eta bideoen ahotsa erauzi, transkribatu eta automatikoki itzultzeko beste bat.

Direct download: NFXIX-38c.mp3
Category:science -- posted at: 4:52am EDT

Mikel Artetxe informatikariak Mitzuli itzultzaile automatikoa garatu du Androiderako. Hizkuntza askoren arteko itzulpenak egiten ditu, bai testu batetik abiatuta, bai ateratako argazki batetik (kamera bidezko itzulpena) eta bai ahotsez sartutako testu batetik. Mikel gurekin izan da aplikazioa aurkezteko.

Direct download: NFXIX-38b.mp3
Category:science -- posted at: 3:28am EDT

John Nash matematikari ospetsua maiatzaren 23an hil zen, taxi-istripu batean. Ospetsua Ekonomiako Nobel saria jaso zuelako 1994an, ospetsua haren bizitzari buruzko pelikula bat egin zutelako eta, matematikarien artea, ospetsua jokoen teorian egin zuen lanarengatik.

Direct download: NFXIX-38a.mp3
Category:science -- posted at: 3:24am EDT

XIX. denboraldiaren 38. saioa: John Nash hila da, Mitzuli, Ber2Tek eta parasitoak Teknopolisen.

Direct download: NFXIX-38.mp3
Category:science -- posted at: 3:01am EDT

1