Elhuyar Zientzia

Zientzia.eus web guneak atal berria du: zientziako blogak biltzen dituen atal interesgarri bat. Atal horren aurkezpena ez da ohiko ekitaldi bat izango, baizik eta Wolfram Deuna izeneko ospakizun berezi bat. Bergarako udaletxean, zientziako monologoen saio bat egingo dute. Horretarako 9 zientzialari gonbidatu dituzte monologo bana emateko. Gurekin, ALAITZ OCHOA DE ERIBE ekitaldiaren aurkezlea izan da gaurkoan.

Direct download: NFXX-08d.mp3
Category:science -- posted at: 2:35pm EDT

Zientziaren Astean, CIC-nanoGUNE eta DIPC zentroek komikiak egiteko ekitaldi bat antolatu dute. JOSE CARLOS TORRE marrazkilariarekin batera, eta JON ANDER ARREGI fisikariaren aholkularitzarekin, 12 eta 18 urteko gazteek komiki bat egin ahal izango dute Donostiako San Telmo museoan azaroaren 6an. Gu JOSE CARLOS eta JON ANDERekin izan gara.

Direct download: NFXX-08c.mp3
Category:science -- posted at: 2:30pm EDT

UEUko natur zientzien sailekoek, Euskalnaturako biologoek alegia, kogresu handi bat antolatu dute azaroaren 28 eta 29rako, Eureka museoan. Natur Zientzien II. Topaketa izango da. Taldeko IBON ARISTI biologoak kontatu digu zein izango diren topaketa honek izango dituen berrikuntzak, eta gogoratu digu astebete falta dela posterrak aurkezteko epea bukatzeko.

Direct download: NFXX-08b.mp3
Category:science -- posted at: 2:24pm EDT

Nazioarteko-talde batek aurrerapauso izugarria eman du metastasiaren ikerketan: tumore batek askatzen dituen puskek minbizia zer organotara zabalduko duten nola zehaztuta dagoen aurkitu dute. Eta manipulatuta, baieztatu dute metastasia nahi duten tokira bideratu dezaketela. 

Direct download: NFXX-08a.mp3
Category:science -- posted at: 2:11pm EDT

XX. denboraldiaren 8. saioa: metastasia kontrolatzeko ametsa, natur zientzien II. topaketa, nanokomikiak eta monologoak Wolfram Deuna egunean.

Direct download: NFXX-08.mp3
Category:science -- posted at: 2:05pm EDT

1