Elhuyar Zientzia

ZarautzON taldea dibulgazioa egiteko sortu zen, eta dagoeneko hiru urtez aritu dira horretan. Udazken honetan izan dituzten ekitaldi interesgarrien berri ekarri digute NATALIA VAHLek eta JOSE MARI LARRAMENDIk. Adibidez, abenduaren 1ean izango den grafenoari buruzko hitzaldiaz hitz egi digute: Grafenea enpresako IÑIGO TXAROLAk hitz egingo du material harrigarri horri buruz.

Direct download: NFXX-11d.mp3
Category:science -- posted at: 8:15am EDT

Udan izan ziren Teknopolisekoak Antton Alberdi biologoarekin batera Piriniotan, Bisaurin mendiaren magaletan, saguzarrak harrapatzen. Espezie jakin baten bila joan ziren, saguzar belarrihandi alpetarraren bila. Harrapatzen zituzten aleak neurtu eta pisatu egiten zituzten, eta transmisore bat jartzen zieten segimendua egin ahal izateko. Abentura biologiko horren lekukoak gara gu aste honetan emititu den programari esker, eta irratian IÑAKI LETURIAk kontatu digunari esker ere bai.

Direct download: NFXX-11c.mp3
Category:science -- posted at: 8:12am EDT

XUXEN 5 zuzentzaile ortografikoa aurkeztu dute IXA taldekoek eta ELhuyar Fundaziokoek. Eta kontua da zuzentzaile ortografikoa baino gehiago dela: gramatika ere zuzentzen du, eta euskara zuzenaren gomendioak ere ematen ditu. Azkenean, H hizkia non eta noiz idatzi behar den baina zuzenketa sofistikatuagoak egiten ditu. Elhuyarko ITZIAR CORTES informatikariak aurkeztu digu XUXEN ospetsuaren azken bertsio hau.

Direct download: NFXX-11b.mp3
Category:science -- posted at: 8:05am EDT

Madrileko herpetologo talde batek lortu du Batrachochytrium dendrobatidis onddoa erabat desagerraraztea txantxiku arruntaren habitatetik. Oso zaila da onddo mikroskopiko bat erabat desagerraraztea leku batetik; hain zuzen ere, biologoek oso habitat apropos batean egin dute, txikia eta klima berokoa, eta hainbat urtetako lana izan da haientzat.

Direct download: NFXX-11a.mp3
Category:science -- posted at: 8:01am EDT

XX. denboraldiaren 11. saioa: Txantxikuen zori ona Mallorcan, XUXEN5, Teknopolis saguzar ehizean eta ZarautzON grafenoaren bila. 

Direct download: NFXX-11.mp3
Category:science -- posted at: 7:57am EDT

1