Elhuyar Zientzia

Elhuyar aldizkariaren azken zenbakian EGOITZ ETXEBESTEk Lakoizketako Eruaren istorioa kontatu digu. Landarezale amorratua. Bilatzaile handia, nekaezina eta langile aparta. Batez ere, likenetan aditua izan zen. Nafarroako landare eta liken espezie asko jaso zituen bere lanetan, eta ez bakarrik espezieak berak; gainera, espezie horiek euskarazko izenak ere.

Direct download: NFXX-16d.mp3
Category:science -- posted at: 5:36pm EDT

ETBko Teknopolis saiokoak Gipuzkoako Ondare Higigarrian izan dira. Han gordetzen dira agiri historikoak, aztarna arkeologikoak eta beste mota askotako materialak. Teknopolisekoen interesa izan da jakitea nolako teknologia erabiltzen duten gordailu horretan edukia behar bezala mantentzeko. Denboran ondo irautea erronka handia da.

Direct download: NFXX-16c.mp3
Category:science -- posted at: 5:32pm EDT

Medikuntzan asko erabiltzen da erresonantzia. Eta ez bakarrik medikuntzan. Kimikan eta neurozientzietan ere bai. Teknologiaren izen osoa erresonantzia magnetiko nuklearra da, eta nukleoetan eragiten duen teknika ulertzeko, fisika kuantikoa aplikatu behar da. Eta saio honetan, TXONI MATXAIN egoten da prest kuantikari buruz hitz egiteko. Horregatik deitu diogu: erresonantziaz hitz egiteko.

Direct download: NFXX-16b.mp3
Category:science -- posted at: 5:26pm EDT

Urtea Jules Verneren liburu batekin hasi dugu: Uharte Misteriotsua. Bertan Vernek petrelak aipatzen ditu eta esaten du itsas hegazti horiek ekaitzen zaleak direla. Eta haien familia biologikoa Prozelaridoak dira, eta "procella" hitz latinez ekaitz esan nahi du. Gaur prozelaridoei buruz hitz egin dugu saioaren hasieran.

Direct download: NFXX-16a.mp3
Category:science -- posted at: 5:21pm EDT

XX. denboraldiaren 16. saioa: Jules Verne eta petrelen familia, RMN handia eta kuantika txikia, Trasteleku bat Teknopolisen eta Lakoizketako erua.

Direct download: NFXX-16.mp3
Category:science -- posted at: 5:11pm EDT

Egokituz laborategia Donostiako Informatika falkultatean dago, EHUn. 30 urte bete dituzte sistema informatikoak pertsona ezinduentzat egokitzeko ikerketa egiten. Urtebetetze hori gogoz ospatu dute, eta guk ere bai. Horretarako, iratira gonbidatu ditugu laborategiko bi kide: JULIO ABASCAL eta MIRIAN ARRUE.

Direct download: NFXX-15d.mp3
Category:science -- posted at: 5:02pm EDT

ETBko Teknopolis saiokoak Mugaritz jatetxean izan dira. Han, zaporeekin egin dituzte esperimentuak eta dastamena nola funtzionatzen duen hobeto ulertu dute. IÑAKI LETURIA izan da gurekin eta azaldu egin digu zer egin duten.

Direct download: NFXX-15c.mp3
Category:science -- posted at: 4:51pm EDT

Elkarrizketa berezia egin dugu NAHIKARI BLANCO, AMAIA ZUGASTI eta MIREN ZUBELDIArekin, hiru urtez Nortteko Ferrokarrillean matematikako gaiak kontatu dituzten matematikariak. Eguberriei ongietorria emateko elkarrizketa nostalgikoa izan da.

Direct download: NFXX-15b.mp3
Category:science -- posted at: 4:43pm EDT

Groenlandia Lurralde Berdea esan nahi du. Gezurra da. Groenlandia ez da berdea. Baina ikertzaile batzuek aurkitu dute Groenlandiak ez zuela izotzik izan denbora tarte batez, duela 120.000 urte. Glaziazioarteko Riss-Würm garaian izan zen, eta denbora tarte horretaz, Groenlandia ez zen izotzaren lurraldea. Horrek ez du esan nahi berdea izan zenik.

Direct download: NFXX-15a.mp3
Category:science -- posted at: 4:27pm EDT

XX. denboraldiaren 15. saioa: Groenlandia izotzik gabe, Hiru matematikari berriz elkarrekin, Teknopolis Mugaritz jatetxean eta Egokituz laborategiak 30 urte.

Direct download: NFXX-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:16pm EDT

1