Elhuyar Zientzia

Mondragon Unibertsitateak antolatu du haiek emanda lehen MOOC ikastaroa: internetez libre ematen diren ikastaroak dira. Segurtasun informatikoari buruzkoa izan da, eta arrakasta handia izan du. 300 ikasle inguru izatea espero zuten, eta 6.000k hartu dute parte, gutxi gorabehera. IÑAKI LAKARRA irakasleak kontatu dgu nolakoa izan den ikastaroa bai antolatzaileen ikuspuntutik, baita ikasleen eguneroko lanaren ikuspuntutik ere.

Direct download: NFXX-22d.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EDT

Internet ez da mundu guztira iristen, hala publizitatzen bada ere. Toki askotara ez da iristen edo nekez iristen da. Egia esan, banda zabala eskura duten tokitara bakarrik iristen da. Baina Basic Internet fundazioak banda zabalera estuko kasuetarako ideia bat jartzen ari da martxan. Mondragon Unibertsitatearekin batera, Internet testuarekin eta argazkiekin bakarrik funtzionatzeko modua garatzen ari da. Teknopolis saioan, ALAITZ OCHOA DE ERIBEk egin du proiektu horri buruzko erreportaje bat.

Direct download: NFXX-22c.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EDT

TXONI MATXAIN kimikariak RICHARD FEYNMAN-en figura ekarri digu. Einstein eta Bohr  berak eskandalizatu zituen haren teoriekin, eta oso fisikari garrantzitsu bihurtu zen. Besteak beste 1965ko Nobel saria jaso zuen. Baina fisika bera baino harago iritsi zen Feynmanen ekarpena. Dibulgatzaile aparta izan zen, eta zientziaren esparrutik kanpo ere, umorez betetako oso pertsona interesgarria.

Direct download: NFXX-22b.mp3
Category:science -- posted at: 6:31am EDT

Askotan eskatzen zaigu zientzialari zein dibulgatzaileak gai zailak azaltzeko "nire amonak ulertzeko moduan". Amona ikasketarik gabeko pertsonaren eredu gisa erabiltzen da, eta horrek ez du funtzionatzen: erlatibitatea (adibidez) ulertzearen gakoa ez datza ikasketa-mailan. Aldiz, jarrera irekia eta abstrakzio-maila handia izatea da gakoa.

Direct download: NFXX-22a.mp3
Category:science -- posted at: 6:25am EDT

XX. denboraldiaren 22. saioa: Erlatibitatea eta amonak, Richard Feynman, fisika baino gehiago, Basic Internet Teknopolisen eta Lehen MOOC ikastaroa MUn.

Direct download: NFXX-22.mp3
Category:science -- posted at: 6:08am EDT

1