Elhuyar Zientzia

Aste honetan, Teknopoliseko saiokoek Bilboko zubiak bisitatu dituzte Javier Goitia ingeniariaren laguntzaz. Javier Bizkaia zubiaren zaharberritze lanetan hartu zuen parte, eta gidari aparta da Bilboko zubien  alde teknologikoa ulertzeko. Gainera, kontuan hartu behar da Bilbok zubi ezberdinen katalogo handi bat duela.

Direct download: NFXX-27c.mp3
Category:science -- posted at: 4:29am EDT

TXONI MATXAIN etorri zaigu gaur irratira Linus Pauling-i buruz hitz egitera. Nobel sari bat baino gehiago jaso dituzten lau zientzialarietako bat da; jaso zuen bigarrena Bakearena izan zen. Oso pertsonaia berezia izan zen. Gaur, Paulingen ekarpen harrigarriei buruz ez ezik, haren alde ilunari buruz ere hitz egin dugu Txonirekin.

Direct download: NFXX-27b.mp3
Category:science -- posted at: 4:28am EDT

Homo floresiensisen fosilen datazio berriak eta zehatzagoak aurkeztu dituzte aste honetan. Datazio berriaren arabera, uste baino 40.000 zaharragoak dira. Horrek gauza asko aldatzen ditu hobbit deitzen dugun hominido horren ikerketan, besteak beste, Homo sapiensarekin izan duen harremanaren hoipotesietan. Guk bi ikuspuntu aipatu nahi izan ditugu: Science aldizkarikoek argitaratutakoa eta Nature aldizkarikoek argitaratutakoa.

Direct download: NFXX-27a.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

XX. denboraldiaren 27. saioa: Homo floresiensis noizkoa, Linus Pauling eta Teknopolis Bilboko zubietan

Direct download: NFXX-27.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EDT

1