Elhuyar Zientzia

ETBko Teknopolis saioan eguraldiaren iragarpenari buruzko erreportaje bat eman dute. Iragarpen fidagarria lau egunekoa da gaur egun, baina denbora-tarte hori aldatu egiten da ikerketak aurrera egin ahala. Oro har, hamar urteko ikerketak balio izaten du iragarpen fidagarria egun bat gehiagoz lortzeko. Baina horrek muga bat izango du, atmosfera sistema kaotiko bat da. Horri guztiari buruz hitz egin digu EIDER CARTONek, erreportajearen egileak.

Direct download: NFXX-29d.mp3
Category:science -- posted at: 6:35pm EDT

Donostiako Eureka museoan makil-intsektuak partenogenesi bitartez jaio dira. Horrek esan nahi du intsektu emeek ez dutela arren kontakturik izan eta, hala ere, ugaldu egin direla. LARRAITZ ETXEBERRIA partenogenesiari buruz hitz egin digu; ezagutzen diren kasu ospetsu batzuk ekarri dizkigu, eta fenomenoaren azalpena ere eman digu.

Direct download: NFXX-29c.mp3
Category:science -- posted at: 6:19pm EDT

JAVI DUOANDIKOETXEA matematikariak hitzaldi bat man du irudia eta matematikari buruz. Eguneroko bizimoduaren matematikaren zikloaren lehen hitzaldia izan da. Irudi digitalen tratamenduaz hitz egin digu, zenbat datuk osatzen dituzten irudi digitalak adibidez; FBIk erabiltzen dituen konpresio-metodoei eta ospitaleko tomografia batek dituen zailtasun matematikoei buruz ere hitz egin digu.

Direct download: NFXX-29b.mp3
Category:science -- posted at: 6:11pm EDT

Txerri-organoek garrantzia dute gizakiei transplantatzeko. Baina txerri bat hiltzean, ez da erraza organoak bizirik mantentzea transplantearen zain. Soluzio bat beste bizidun baten barruan inplantatzea da, babuino batean adibidez. Horregatik, erronka handia da txerri-organoak babuinoen barruan bizirik iraunaraztea, errefusa izan gabe. Ikertzaile batzuek bi urte baino gehiagoz izan dute txerri-bihotz bat babuino baten abdomenean.  

Direct download: NFXX-29a.mp3
Category:science -- posted at: 6:01pm EDT

XX. denboraldiaren 29. saioa: txerri-bihotz bat bi urtez babuino baten barruan, irudien matematika, Eureka, partenogenesia! eta Teknopolis eta eguraldia hurrengo lau egunetan.

Direct download: NFXX-29.mp3
Category:science -- posted at: 5:41pm EDT

1