Elhuyar Zientzia

Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentro bat da. Bilbon zabaldu berri da, eta martxan jarri dute Elhuyar Fundazioak eta Bilboko udalak. Dagoeneko ditu tailer batzuk eta proiektu batzuk martxan.

Direct download: NFXXII-12d.mp3
Category:science -- posted at: 9:33am EDT

Asier Hilario izan da gurekin, Euskal Kostaldeko Geoparkearen zuzendari zientifikoa. Egun hauetan Euskadiko III. geodibertsitatearen jardunaldiak ospatu dute geparkean, eta guk aprobetxatu dugu Asierrekin horretaz hitz egiteko. Nola kudeatu behar da geoturismoa? Ideia interesgarriak plazaratu dituzte jardunaldietan horri buruz.

Direct download: NFXXII-12c.mp3
Category:science -- posted at: 9:28am EDT

EHUko Bittor Rodriguez ikertzaileak NAOS Estrategia saria eskuratu du metodologia berezi bat erabiltzen duen kanpaina batengatik. Helburua da 8 eta 10 urte arteko umeengan fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea. Eta metodologia horrek oso ideia bitxia du bere planteamenduan.

Direct download: NFXXII-12b.mp3
Category:science -- posted at: 9:19am EDT

Duela urtebeteko ikerketa baten arabera, igeri egitean hatzak zabalduz gero, azkarrago egiten da igeri eskua itxita izanda baino. Fluidoen dinamika ikertzen duten fisikarien ondorio bat izan zen, 3D inprimagailu batez eskuaren hainbat modelo sortu eta haize-tuneletan aztertu ondoren.

Direct download: NFXXII-12a.mp3
Category:science -- posted at: 9:15am EDT

XXII. denboraldiaren 12. saioa: azkar igeri egiteko zabaldu hatzak, Bittor Rodriguez frutak eta barazkiak, Geodibertsitatea eta Bizilabe.

Direct download: NFXXII-12.mp3
Category:science -- posted at: 9:12am EDT

1