Thu, 8 March 2018
CERN laborategian nukleo erradiaktiboak ikertu nahi dituzte antiprotoiak bonbardatuta. Baina esperimentuaren lekua eta antiprotoiak sortzekoa ez dira toki bera. 400 metro dago batetik bestera. Eta batetik bestera antiprotoiak eramateko instalazio berezi bat egin behar dute furgoneta batean. Oso instalazio konplexua. |
Thu, 8 March 2018
Saio fisikoa gaurkoa. CICnanoGUNE eta DIPC, beste ikertzaile-talde batzuekin batera bi artikulu aipagarri argitaratu dituzte. Bata, grafenoaren konexioei buruz, eta bestea argiaren uhinen formen manipulazioari buruzkoa. CICnanoGUNEko Itziar Otegi eta Irene Dolado etorri zaizkigu grafenoa eta argiari buruz hitz egitera, hurrenez hurren. |
Thu, 8 March 2018
Umeak ez txertatzearen alde daudenen argudio bat da txertoek sistema immunologikoan eragiten dutela, eta errazten dutela beste gaixotasunen infekzioa. Hain zuzen ere, kontrakoa frogatu du ikerketa batek. |
Thu, 8 March 2018
XXII. denboraldiaren 27. saioa: txertoak eta grafenoa eta argia. |
Thu, 8 March 2018
Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakia kalean da, eta Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer eskaintzen digu. Blokeka antolatu dituzte gaiak, eta oso kontu interesgarriak ekarri ditu. Aldizkariaren gai nagusia, adibidez, Ilargirako bidaiak dira. Baina horrez gain, gai asko ditu. |
Thu, 8 March 2018
Existitzen den pigmentu beltzik beltzena Vantablack izeneko pigmentua da. Ia ez du argirik islatzen, eta horegatik da hain beltza. Gainera, istorio bitxia du, bere erabilera patentatuta duelako. Istorio hori eta pigmentu beltzen kontuak kontatu dizkigu Oskar Gonzalez kimikariak. Gainera, galdera batetik abiatu da: beltza zer da? Kolore bat edo koloreen falta? |
Thu, 8 March 2018
CERN laborategian nukleo erradiaktiboak ikertu nahi dituzte antiprotoiak bonbardatuta. Baina esperimentuaren lekua eta antiprotoiak sortzekoa ez dira toki bera. 400 metro dago batetik bestera. Eta batetik bestera antiprotoiak eramateko instalazio berezi bat egin behar dute furgoneta batean. Oso instalazio konplexua. |
Thu, 8 March 2018
XXII. denboraldiaren 26. saioa: antimateria furgoneta batean, beltza eta Elhuyar aldizkaria martxoan. |