Elhuyar Zientzia (science)

CFMko Javi Aizpurua Iriazabal fisikaria aurtengo Euskadi Ikerketa sariduna da. Harekin izan gara haren ibilbide profesionala ezagutzeko, zientziari buruz hitz egiteko eta, oro har, bizitza aztertzeko. 

Direct download: NFXXVII-41b.mp3
Category:science -- posted at: 7:59am EDT

Pantailetan, izkin batean, bateria zenbateraino kargatuta dagoen adierazten duen portzentaje bat ikusten da. Baina nola neurtzen da hori? Nola daki makinak bateriaren karga zenbatekoa den une honetan? Albiste txarra da estimazio bat dela; albiste ona, berriz, estimazio ona izaten dela. 

Direct download: NFXXVII-41a.mp3
Category:science -- posted at: 7:56am EDT

XXVII. denboraldiaren 41. saioa: Javi Aizpurua, Euskadi ikerketa saria. 

Direct download: NFXXVII-41.mp3
Category:science -- posted at: 7:54am EDT

III. denboraldiaren 41. saioa: Urumeako zentral hidroelektrikoak eta "Ta argiya iñ zan" proiektua. 

Direct download: EKOIII-41.mp3
Category:science -- posted at: 7:04am EDT

Pozoiak ez dira gizakion kontu bat bakarrik. Sugeen % 10ak, gutxi gorabehera, pozoia erabiltzen dute erasorako eta defentsarako. Baina Agatha Christieren pozoiekin konparatuta oso bestelakoak dira. Txistu eraldatua da, proiteina toxikoz jositakoa. 

Direct download: NFXXVII-40c.mp3
Category:science -- posted at: 6:30am EDT

Agatha Christieren pozoiak harrigarriak dira. 1937an argitaratutako Dumb Whitness eleberrian fosforoa proposatzen du pozoi moduan. Eta pozoi fosforeszentea da; iluntasunean distira egiten du. Mentxu Aiertza kimikariak azaldu digu nolako pozoia den, eta itxuraz Christieren eleberriak inspirazioa ekarri ziola gerora hiltzaile bati hau erabiltzeko. Pozoiei buruzko hurrengo sekzioa, sugeen pozoiari buruzkoa da. 

Direct download: NFXXVII-40b.mp3
Category:science -- posted at: 6:25am EDT

XXVII. denboraldiaren 40. saioa: pozoiak, batetik fosforoa eta bestetik sugeen pozoia. 

Direct download: NFXXVII-40.mp3
Category:science -- posted at: 6:18am EDT

Ikerketa asko egin dituzte adituek uholdeen arriskua non eta nola sortzen den azaltzeko. Batetik ulertu behar da zergatik izaten dira euri-jasa handiak kostako hainbat puntuetan, eta zein den orografiaren eragina euri-ur hori guztiaren nondik norakoan. Gero, gizakiak sortutako azpiegituren eragina ere aztertu behar da, oso paper garrantzitsua jokatzen baitu. 

Direct download: EKOIII-40b.mp3
Category:science -- posted at: 4:49am EDT

III. denboraldiaren 40. saioa: Euskelec eta uholdeen arriskua. 

Direct download: EKOIII-40.mp3
Category:science -- posted at: 4:18am EDT

Direct download: Arrate_Santaolalla.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EDT

DIPC zentroak eta Elhuyarrek antolatzen dute urtero ON-zientzia bideo lehiaketa. Aurten, euskaraz egindako bideo onenaren saria Ane Ibargoyen Alvarezek irabazi du kapsaizinari buruzko animazio batekin: "Mina edo pikantea?" 

Direct download: NFXXVII-39c.mp3
Category:science -- posted at: 5:16am EDT

Fisika kuantikoa da gauza txikien fisika. Elektroiena, protoiena, fotoiena, neutroiena, bai eta oinarrizko partikulena ere. Txoni Matxain kimikari teorikoak aurkeztu digu mundu hori, eta horrekin batera fisikariek bateratu nahi dituzten lau oinarrizko indarren mundua. 

Direct download: NFXXVII-39b.mp3
Category:science -- posted at: 4:56am EDT

Kuantikaren feomeno arraro bat, korapilatze kuantikoa, ingelesezko entanglement, erabil daiteke mikroskopiko optikoen bereizmen ahalmena handitzeko. Biologian, adibidez, frekuentzia altuko argia erabili gabe, zehaztasun handiz behatu daitezke zelulak, haiek hiltzeko arriskurik gabe.

 

Direct download: NFXXVII-39a.mp3
Category:science -- posted at: 4:49am EDT

XXVII. denboraldiaren 39. saioa: korapilatze kuantikoa mikroskopioetan, oinarrizko partikulen sekretu kuantikoak eta ON-zientzia lehiaketa 2023. 

Direct download: NFXXVII-39.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EDT

Gaur egun, mendietan iratzea ez da modu tradizionalean kudeatzen, eta metatzen ari da. Hori ikusita, Baztango Malerreka Commos Zerbitzukoek proiektu bat abiatu dute iratze hori jaso eta papera egiteko. Proiektu horretan, erakunde askok hartu dute parte; adibidez, Tolosako Paper Eskolako adituek. Proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu dizkigute Malerrekako Isabel Elizaldek eta Tolosako Paper Eskolako Mentxu Aiertzak. 

Direct download: EKOIII-39a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

III. denboraldiaren 39. saioa: Iratzetik paperera. 

Direct download: EKOIII-39.mp3
Category:science -- posted at: 4:04am EDT

Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia. Ekaineko zenbakia da eta esparru askotako edukiak ditu: adimen artifiziala, menopausia, ibaietako urtegi txikien etorkizuna eta abar luze bat. Aldizkariaren zuzendarietako bat, Ana Galarraga, izan da gurekin eta edukiei gainbegirada bat ematen lagundu digu. 

Direct download: NFXXVII-38b.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Garunean zimurrak izateak berak eragiten duen haren jardueran. Alegia, garunaren forma, itxura fisikoa bera, garrantzitsua da seinale elektrikoaren hedatzearen moduan. Melbourneko Monash unibertsitateko fisikari batzuek aztertu dute nola. Neurri batean, garunaren jarduera ingeniaritzaren ikuspuntutik azter daiteke. Beste neurii handi batean, noski, neurozientzien bitartez aztertu behar da. 

Direct download: NFXXVII-38a.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EDT

XXVII. denboraldiaren 38. saioa: garunaren zimurrak, Elhuyar aldizkaria eta Zientrzia Azoka. 

Direct download: NFXXVII-38.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT

Iñaki Sanz-Azkue biologoa izan da gurekin. Aurten, CAF-Elhuyar sariketan irabazi du kazetaritzaren kategorian saria dragoitxoari buruzko artikulu batekin. Ekosferan, gai horri buruz egin genuen Sanz-Azkuerekin elkarrizketa luzea. Gaur, hari hitz egin dugu. Gertutik ezagutu nahi izan dugu ibilbide profesional oparoa duen pertsona. 

Direct download: EKOIII-38a.mp3
Category:science -- posted at: 8:40am EDT

III. denboraldiaren 38. saioa: Iñaki Sanz-Azkue eta Bioterra azoka. 

Direct download: EKOIII-38.mp3
Category:science -- posted at: 8:36am EDT

XXVII. denboraldiaren 37. saioa: elektroiak dantzan argia harrapatzeko eta matematikari baten apologia. 

Direct download: NFXXVII-37.mp3
Category:science -- posted at: 6:34am EDT

Arantzazu Luzarraga Iturrioz arkitektoak iaz CAF-Elhuyar sarietan sorkuntza-beka bat eskuratu zuen Bizkaiko labe garaien hondakinen eraginaren mapa pertsonal bat egiteko. Proiektuari Ostutako paisaiak izena jarri dio. Gurekin izan da proiektua azaltzeko, erabat lotuta dagoen antropozenoaren kontzeptuaz hitz egiteko. 

Direct download: EKOIII-37a.mp3
Category:science -- posted at: 5:45am EDT

III. denboraldiaren 37. saioa: Ostutako paisaiak eta antropozenoa eta UGASS proiektua. 

Direct download: EKOIII-37.mp3
Category:science -- posted at: 5:40am EDT

Urteroko jaialdia da Pint of Science. Ikertzaileek haien proiektuez hitz egiten dte taberna batean, garagardo bat eskuan duen edozeinen aurrean. Datorren astean ospatuko dute aurtengo edizioa. Guk Ondarroako egitaraua ezagutu dugu Josu Ceberioren eskutik, eta Donostiakoa eta Errenteriakoa Uxue Aizarnaren eskutik. 

Direct download: NFXXVII-36b.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

UEUk antolatzen duen Ikergazte kongresuan izan gara. Bi urtean behin egiten dute, eta aurtengo edizioa Donostian izan da. Han izan gara, batetik, antolatzaileetako batekin, Olatz Arbelaitz informatikariarekin, eta bestetik, banatzen dituzten lan onenen sarien irabazle birekin, Eneko Sotomayor eta Irati Mendia. 

Direct download: NFXXVII-36a.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EDT

XXVII. denboraldiaren 36. saioa: UEUren Ikergazte kongresua eta Pint of Science jaialdia. 

Direct download: NFXXVII-36.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EDT

San Isidro egunean grabatu genuen elkarrizketa hau, nekazarien eta abeltzainen egunean. Hizlariak, Asier Albite albaitaria eta Izaro Zubiria albaitari eta abeltzaina. Biek gertutik ezagutzen dute sektorea, eta oso ondo dakite zer den eta zer ez den abeltzaintza ekologikoa. Solasaldi luze eta atsegina izan genuen haiekin. 

Direct download: EKOIII-36a.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EDT

III. denboraldiaren 36. saioa: abeltzaitzan ekologikoa. 

Direct download: EKOIII-36.mp3
Category:science -- posted at: 4:12am EDT

Telefonoaren historian sartu gara azken aldiz "Bai, esan!" ataean. Buruhauste bat izan zen telefonoak ahotsa nola jasoko zuen asmatzea, mikrofonoa alegia. Baina ikatzezko mikrofonoa garatu zutenean, mende oso batez erabiliko genuen tresna estandar bat lortu zuten. Tartean, Edison. 

Direct download: NFXXVII-35c.mp3
Category:science -- posted at: 3:43am EDT

BCBL zentroko ikertzailee aztertzen ari dira nolako ondorioak utzi dituen irakurtzeak berak giza burmuinean eta haren genetikan. Orain, ikerketaren lehen emaitzak argitaratu dituzte Nature Human Behaviour aldizkarian. Amaia Carrión ikertzaile nagusia gurekin izan da ikerketaz hitz egiteko. 

Direct download: NFXXVII-35b.mp3
Category:science -- posted at: 3:38am EDT

Giza Genoma proiektuan genoma oso bat deskodetu zutenean, jatorrizko laginak dibertsitate oso txikia zuen. Orain, 47 pertsonaren genomak deskodetu dira, jatorri etniko ezberdinak duten pertsonen laginak erabilita. Nolanahi ere, hau pangenoma bat (genomaren mapa global bat) izateko bidean lehen urrats bat da. 

Direct download: NFXXVII-35a.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT

XXVII. denboraldiaren 35. saioa: pangenoma, irakurketaren ondorio genetikoak eta telefonoetako mikrofonoak. 

Direct download: NFXXVII-35.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

Aranzadiko Mari Azpiroz Murua botanikariak herbarioei buruz hitz egin digu. Herbario ospetsuak, botanikari ospetsuak, bai eta gaur egungo herbarioei buruz ere hitz egin digu, Aranzadiko herbarioa barne. Gainera, Ana Garcia del Bao botanikariak proposamen interesgarri bat egin digu: orkidea bila izeneko kanpainan parte hartzea. 

Direct download: EKOIII-35a.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EDT

III. denboraldiaren 35. saioa: Aranzadiko botanikariekin herbarioak eta orkidea bila. 

Direct download: EKOIII-35.mp3
Category:science -- posted at: 6:36am EDT

Direct download: EHU-Ekinean-Dorota-Krajewska.mp3
Category:science -- posted at: 5:45am EDT

Urtero etortzen da Donostiara Fotciencia argazki-lehiaketaren erakusketa. Zientziarekin zerikusia duten argazkien lehiaketa ibiltaria da, eta Donostian CFM zentroa arduratzen da antolaketaz. 2023ko maiatzaren 31ra arte egongo da Tabakaleran ikusgai. Gu bertara joan gara CFMko Idoia Mujikarekin erakusketa bertatik bertara aurkez diezagula. 

Direct download: NFXXVII-34b.mp3
Category:science -- posted at: 4:45am EDT

Ikerketa-zentro asko daude hegazkingintzari begira. Hegazkin seguroak, eraginkorrak eta, gainera, jasangarriagoak behar ditugu, eta horretarako, ikerketa handia dago materialen esparruan. Teknikerreko Jon Mabe, Tecnaliako Usoa Izagirre eta Cideteceko Jaime Ochoa izan da gurean. Haien zentroek dituzten hainbat ikerketaren berri ekarri dizkigute, eta ondorio bat atera dugu: hezgazkingintzaren ikerketa oso-oso sofistikatua da. 

Direct download: NFXXVII-34a.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EDT

XXVII. denboraldiaren 34. saioa: Estaldurak hegazkingintzan eta Fotciencia18 erakusketa. 

Direct download: NFXXVII-34.mp3
Category:science -- posted at: 4:37am EDT

CAF-Elhuyar saietako kategoria bat Neiker saria da, lehen sektoreari buruzko lanak saritzen dituena. Aurtengo edizioan Aitor Garmendia kazetariak irabazi du, Aralarri buruzko erreportaje luze bati esker. Harekin izan gara. 

Direct download: EKOIII-34a.mp3
Category:science -- posted at: 6:22am EDT

III. denboraldiaren 34. saioa: CAF-Elhuyarreko Neiker sariaren irabazlea, Aitor Garmendia, eta Aralar. 

Direct download: EKOIII-34.mp3
Category:science -- posted at: 6:09am EDT

CAF-Elhuyar sarietan Jazinto Iturberen lan aitzindaria saritu dute. Zientzia euskaraz egin zitekeen defendatu zutenetako bat da. Lan handia egin du zientziaren terminologian bai eta zientzia euskaraz komunikatzeko ahaleginetan. Aurtengo merezimendu saria, egindako lan garrantzitsuarengatik. 

Direct download: NFXXVII-33c.mp3
Category:science -- posted at: 6:53am EDT

CAF-Elhuyar sarietan, aurtengo edizioan, artikuu orokorren kategorian Judith Zubia ingeniari biomedikuak irabazi du. Haren artikuluak esploratu du DNA molekula bera izan ote daitekeen datuak gordetzeko tresna egokia. 

Direct download: NFXXVII-33b.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EDT

1953an aurkitu zuten DNAren egitura helize bikoitz bat zela, fosfatoak kanpoaldean eta base nitrogenatuak barruan. Aurkikuntza horretan, Watsonek eta Crickek ez ezik, beste ikertzaile asko ere ahrtu zuten parte. Baina oraindik ez da erabat argitu zer gertatu zen, istorioa oso distortsionatuta iritsi zaigulako. 

Direct download: NFXXVII-33a.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EDT

XXVII. denboraldiko 33. saioa: DNAren egiturak 70 urte, eta CAF-Elhuyar sariak, Judith Zubia eta Jazinto Iturbe. 

Direct download: NFXXVII-33.mp3
Category:science -- posted at: 6:30am EDT

Aste honetan bisitan joan gara,nekazaritza ekologikoaren ideia bultzatzen duen Ekolurra erakundea ezagutzera. Xabier Lejarzegi eta Amaia Esnaolarekin izan gara, han, Jauregibarria baserrian duten egoitzean, Amorebietan. Haien lanari buruz hitz egiteaz gain, umeekin egiten duten hezkuntza lana erakutsi digute.

 

 

Direct download: EKOIII-33a.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EDT

III. denboraldiaren 33. saioa: 1903ko ekaitza eta Ekolurra. 

Direct download: EKOIII-33.mp3
Category:science -- posted at: 5:12am EDT

Olio-pintura teknika arrakastatsuenetako bat izan da XV. mendetik margolarientzat. EHUko Oskar Gonzalez kimikariak teknika honen kimikaz hitz egin digu, eta paradoxa bat azaldu digu: denborarekin xaboi metalikoak sortzen dira... koadroak zikintzen dituen xaboia. 

Direct download: NFXXVII-32b.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Tiranosauro baten hezurdura erosi du enkantean erosle pribatu batek Zurich-en. Berez, 293 hezur dira, hainbat aletatik jasota, eta hezurdura bakar batean bilduta. Horregatik, 293 Trinity izena eman diote. Zientzialariak kezkatuta daude ekonomikoki ezin dutelako lehiatu erosle pribatuekin, eta tiranosauro gutxiren fosilak daudelako munduan. Saltzen den hezur bakoitzeko, ikerketa egiteko aukera handia gatzen dute. 

Direct download: NFXXVII-32a.mp3
Category:science -- posted at: 3:38am EDT

XXVII. denboraldiaren 32. saioa: tiranosauro bat diruak eramanda eta olio-pinturaren xaboiak. 

Direct download: NFXXVII-32.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EDT

Elhuyarrek urtero antolatzen duen Zientzia Azokan, iaz, eguzki-energia harrapatzeko asmakizun bat aurkeztu zuten Ane Garcia eta Leire Culla ikasleek. Handik Italiara joan ziren, bertako zientzia-azoka batera asmakizuna aurkeztera eta sarituak izan ziren han. Haiekin izan gara haien ibilbideaz eta haien lanaz hitz egiten. Gaur egun, biak dira ingeniaritzako ikasleak unibertsitatean. 

Direct download: EKOIII-32a.mp3
Category:science -- posted at: 3:39am EDT

III. denboraldiaren 32. saioa: Zientzia Azokako iazko irabazleak, garraio publikoa eta Arantxa Txintxurreta eta zelulak. 

Direct download: EKOIII-32.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EDT

Mentxu Aiertza etorri zaigu Agatha Christieren beste pozio batekin: nikotina. Nahiz eta tabakoan duen eraginarengatik ezagutzen dugun, nikotina kontzentratua pozoia izan daiteke. Hain zuzen ere, Three Act Tragedy eleberriaren pozoia da. Luze hitz egin dugu nikotinari buruz, eta pozoien artean duen posizioari buruz. Hurrengoan, fosfora bera izango da gure hurrengo pozoia. 

Direct download: NFXXVII-31b.mp3
Category:science -- posted at: 5:56am EDT

Olagarroak garroekin ukituta dastatzen du janaria. Orain, bi ikerketari esker, ulertu dute nola. Horren aitzakiarekin, olagarroaren fisionomia arrotza aztertu dugu. 

Direct download: NFXXVII-31a.mp3
Category:science -- posted at: 5:50am EDT

XXVII. denboraldiaren 31. saioa: olagarroen ukimen-dastamena eta pozoiak: nikotina. 

Direct download: NFXXVII-31.mp3
Category:science -- posted at: 5:48am EDT

Aitor Cevidanes albaitariak Txilen egin zuen tesia, Andres Bello unibertsitatean. Azerien eta txakurren arteko gaixotasunen transmisioa aztertu zuen, zoonosia alegia. Haren bizitza profesionalari buruz hitz egin digu, eta zoonosiaren kontzeptua azaldu. 

Direct download: EKOIII-31a.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EDT

III. denboraldiaren 31. saioa: Aitor Cevidanes eta zoonosia Txilen, eta Bioterra 2023. 

Direct download: EKOIII-31.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

Direct download: Borja_Doncel_EHUEkinean.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

Txanponei buruzko saio berezia egin dugu: mateterialak, balioa, historia, anekdotak eta abar. Esate baterako, azaldu dugu euro bateko txanponak urrezkoak balira, zergatik ez liratekeen erabilgarriak izango. Eta zergatik eskatu duten hainbat herrialdeek euro bateko billeteak egiteko. Eta 500 lirako txanponen istorio xelebrea, nabigazioaren zientziari lotua. Txanponak eta zientzia gaurkoan. 

Direct download: NFXXVII-30.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Hiriguneek eragin handia dute ibaietan, bai daramaten uretan bai eta ibaietako ekologian ere. Eta gaia ez dago nahi beste ikertuta. EHUko Arturo Elosegi eta Aitor Larrañaga ekologoak izan dira gurekin, CityPoll izeneko proiektu bateko ikertzaileakdirelako. Ibaien ekologiari buruzko ikerketa hori bi urtez egingo dute. 

Direct download: EKOIII-30a.mp3
Category:science -- posted at: 3:15am EDT

III. denboraldiaren 30. saioa: hirien inpaktua ibaietan. 

Direct download: EKOIII-30.mp3
Category:science -- posted at: 6:51am EDT

Murphyren legea ez zuen Murphyk izendatu, baizik eta bera bezala deitzen zen  beste batek. Txantxa horren atzean, istorio bat dago.

Direct download: NFXXVII-29c.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EDT

EHUko Gorka Azkune izan da gurekin gaur, adimen artifizialean erabiltzen diren difusio-ereduei buruz hitz egiten. Irudien tratamendu eta sorrera egiteko metodologia da; sistemak irudi bati zarata gehituta egiten du ikasketa, gero alderantzizko bidea egiteko, baina bigarren urrats horretan irudiak hobetzen ditu edo berriak sortu. 

Direct download: NFXXVII-29b.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EDT

Alargun beltza armiarma ospetsua arriskuan dago genero bereko beste espzie batek eraso egiten diolako: alargun arrea. Adituek esperimentuak egin dituzte eta baieztatu dute alargun arreak bereziki egiten diola eraso beltzari, beste armiarma-espezieen aurrean. 

Direct download: NFXXVII-29a.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EDT

XXVII. dendoraldiaren 29. saioa: alargun arrea, adimen artifizialeko difusio-ereduak eta Murphyren legea. 

Direct download: NFXXVII-29.mp3
Category:science -- posted at: 6:46am EDT

Direct download: Plant_Sounds_CREDIT_Khait_et_al..mp3
Category:science -- posted at: 8:05am EDT

Kardala LHI institutuko lagunak etorri zaizkigu, Nadia Conlledo eta Ruben Sudupe, eta akuakulturako arrainen ongizateari buruz hitz egin digute. Haiek sufrimendua eta estresa detektatzeko bideetatik hasita, arrainak hiltzeko moduraino. Gainera, azaldu digute zergatik  den sasiegi bat arrainen oroimen laburraren ideia. 

Direct download: EKOIII-29a.mp3
Category:science -- posted at: 7:42am EDT

III. denboraldiaren 29. saioa: akuakulturako arrainen ongizatea. 

Direct download: EKOIII-29.mp3
Category:science -- posted at: 7:37am EDT

Donostiako Cristina Enean Botanika emakume ilustratzaileak erakusketa inauguratu dute. XVII. mendeko lanetatik gaur egungo ilustratzaileetako lanak biltzen dituen erakusketa handia da: 200 ilustrazio baino gehiago. Toya Legido erakusketaren komisario nagusiarekin izan gara, bai eta Cristina Eneako Eneko Calvorekin eta hemengo hiru egilerekin ere, Vega Asensio, Izaskun Alberdi eta Amaia Torres. 

Direct download: NFXXVII-28c.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EDT

EHUko Eli Alberdi matematikaria izan da gurekin kriptografiaz hitz egiten. Mezuak enkriptatzeko metodo zaharrak eta berriak azaldu dizkigu, haietan nolako matematika dagoen aipatuta. Eszitalaren historiatik gako publiko eta pribatuak konbinatzen dituen metodoetaraino, gaur gurean. 

Direct download: NFXXVII-28b.mp3
Category:science -- posted at: 4:12am EDT

Drosophila melanogaster frutaren euliak materia oso alkalinoa bereiz dezake janarian. Hori jakitea ezusteko aurkikuntza bat izan da. Ezustekoa janaria oso alkalinoa antzemateko hartzaile berezirik ez zelako ezagutzen, eta ezustekoa Drosophila hori oso espezie ikertua delako. 

Direct download: NFXXVII-28a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

XXVII. denboraldiaren 28. saioa: Zapore alkalinoa eulietan, matematika kriptografian eta botanikako emakume-ilustratzaileak. 

Direct download: NFXXVII-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

EHUko Gluten 3S taldeko ikertzaileak izan dira gurekin, Jonatan Miranda Gomez eta Olaia Martinez Gonzalez. Erreferenteak dira glutenik gabeko produktuen ikerketan, eta, hain zuzen ere, bi lan argitaratu dituzte hamarkada bateko aldearekin, analisi nutrizionala aztertzeko. Hamar urte hauetan, glutenik gabeko produktuak hobetu dira, baina oraindik ez dira glutena dutenen baliokideak. 

Direct download: EKOIII-28a.mp3
Category:science -- posted at: 5:04am EDT

III. denboraldiaren 28. saioa: Glutenik gabeko produktuen analisi nutrizionala eta eguzki energia basamortuan sortu planeta osorako. 

Direct download: EKOIII-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:53am EDT

Matematikarien eguna duela gutxi izan denez, tartetxo bat egin diogu zero zenbakiaren historiari. 1.500 urtez "debekatuta" egon zen. Historia hori Up and Atom kanalean entzun dugu, eta, bide batez, kanal horri buruz hitz egiteko aprobetxatu dugu. 

Direct download: NFXXVII-27c.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

Fisika kuantikoak mundu mikroskopikoa gobernatzen badu, zergatik ez dugu begi bistan ikusten? Esaldi horrekin egin digu Txoni Matxain kimikari teorikoak proposamen bat solasaldi bat izateko irratian. Ideia sinple horretatik tiraka, efektu kuantikoen mugak esploratu ditugu harekin, eta Boltzmann-en tragedia aipatzeraino iritsi gara. 

Direct download: NFXXVII-27b.mp3
Category:science -- posted at: 4:45am EDT

Raman hitza askotan entzuten da zientziaren munduan; eta gutxi, zientziaren mundutik kanpo. Baina zientzialari indiar horren lana oso errotuta dago gaurko zientzian. Raman efektua esploratzen duen Raman espektroskopia oso teknika oparoa eta fina da. Zientzia isila da, baina sekulako ondare ez-materiala utzi diguna. 

Direct download: NFXXVII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EDT

XXVII. denboraldiaren 27. saioa: Raman, kuantikaren mugetan eta zeroaren historia. 

Direct download: NFXXVII-27.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

Erlauntza bateko osasuna bertan dauden mikrobioetan irakur daiteke. Lan horretan ari dira EHUko Applied Genomics and Bioinformatics taldeko ikertzaileak. Gaur haietako bat izan da gurekin, June Gorrotxategi Ortega, eta Kroaziako uharte batean egiten ari diren ikerketa aurkeztu digu. Gizakiak eraldatutako inguruen eragina ari dira neurtzen erlauntzetan. 

Direct download: EKOIII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 4:52am EDT

III. denboraldiaren 27. saioa: erlauntzak eta gizakiak eraldatutako inguruak eta nola kuantifikatzen den biodibertsitatea. 

Direct download: EKOIII-27.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EDT

Direct download: EHU-Ekinean-Amaia_Iparragirre.mp3
Category:science -- posted at: 9:40am EDT

1973ko apirilaren 3an egin zuten lehen deia telefono muikor baten bitartez. Prototipo bat zen, ez zen telefono komertzial bat. Baina interesgarria da zeinek deitu zion zeini eta zergatik. 

Direct download: NFXXVII-26c.mp3
Category:science -- posted at: 8:33am EDT

Hamaika Telesbistak eta Orai adimen artifizialeko languneak aurkeztu berri dute Hamaika telebistaren web gunean azpidatzi automatikoak sortzeko sistema bat. Sistema horri buruz hitz egin dugu Hamaika telebistako Maddi Mochales Zumelagarekin eta Orai taldeko Igor Leturia Azkaraterekin. 

Direct download: NFXXVII-26b.mp3
Category:science -- posted at: 8:29am EDT

Luzetiozko material bat superoalea da giro tenperaturan. Hori bai, presio handitan bakarrik funtzionatzen du oraindik. Baina aspaldiko amets bat gauzatzetik gertu gaude. 

Direct download: NFXXVII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 8:06am EDT

XXVII. denboraldiaren 26. saioa: supereroankortasuna giro tenperaturan, Hamaika Telebistako azpidatziak eta lehen deia telefono mugikor batetik. 

Direct download: NFXXVII-26.mp3
Category:science -- posted at: 8:03am EDT

NEIKERek eta Elhuyarrek elkarrekin antolatuta, jardunaldi bat izan zen nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erronkak aztertzeko. Bertan, aditu asko izan ziren. Haietako bi, Izaro Zubiria eta Asier Albite, izan dira gurekin. BIak albaitariak dira, eta biek egiten dute lan zuzenean sektoreko llangileekin. Ederki ezagutzen dute gaur egungo errealitatea Euskal Herrian. 

Direct download: EKOIII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EDT

III. denboraldiaren 26. saioa: nekazal munduaren erronkak. 

Direct download: EKOIII-26.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EDT

Marten izan gara. Hain zuzen ere, aste honetan aurkeztu dute EHUko ikertzaileak Marten egiten ari diren lana Marte 2020 misioan, Perserverance ibilgailuaren ekipamendu zientifikoaren bitartez. Marteko meteorologia sofistikatua. 

Direct download: NFXXVII-25c.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EDT

Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakia dagoeneko kalean da. Gaur, gure asmoa zen zenbaki berriari gainbegirada bat egitea eta gai nagusiei buruz ere hitz egitea, psikofarmakoak gazteetan batez ere. Hala ere, zenbaki honek ohiko eskaintzaz gain, zerbait berria dakar: zuzendari berriak ditu aldizkariak. Haietako bat izango da gurekin, Ana Galarraga Aiestaran. 

Direct download: NFXXVII-25b.mp3
Category:science -- posted at: 3:38am EDT

Oinarrizko ingeniaritzaren ikerketa ohikoa da. Izenburu handietan ez da islatzen, baina jendea asko ari da horrelako lana egiten. Adibidez, espazio libreko komunikazioan interferentziak saihesteko ikerketa laborategietan dago. 

Direct download: NFXXVII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 3:34am EDT

XXVII. denboraldiaren 25. saioa: espazio libreko komunikazioa, Elhuyar martxoko zenbakia eta Marte eta EHU. 

Direct download: NFXXVII-25.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EDT

Javi Oskoz Don Bosko ikastetxeko automobilgaintzako irakaslea izan da gurekin. Eskatu nahi izan diogu auto elektrikoaz hitz egiteko: gaur egungo egoera zein den, orain, 2023ko hasiera honetan, eta nolako eragina izan dezakeen auto elektrikoaren garitzeak tailerretan. 

Direct download: EKOIII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

III. denboraldiaren 25. saioa: auto elektrikoa eta Ipar Amerika eta Afrikaren arteko distantziaz. 

Direct download: EKOIII-25.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EDT

Mentxu Aiertza eta Agatha Christie berriz ere gurean. Pozoiei buruzko atala egin dugu. Oraingoan, artsenikoa aztertu dugu, Murder is easy eleberritik abiatuta, nahiz eta Agatha Christieren beste zazpi liburutan agertzen den artsenikoa. Pozoi ezagunenetako bat izan dugu hizpide oraingoan. 

Direct download: NFXXVII-24b.mp3
Category:science -- posted at: 2:24am EDT

Europan Homo sapiens-aren aztarna zaharrenak Frantziako mediterraneoan daude, la Grotte de Mandrin kobazuloan. Orain aztertu dituzte han agertutako ehunka harrizko punta , eta arkeologoen ustez gezi-puntak dira. Beraz, ondorioztatu dute lehen sapiensa Europan arku eta geziekin egiten zuela ehiza. 

Direct download: NFXXVII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 2:21am EDT

XXVII. denboraldiaren 24. saioa: Grotte de Mandrineko geziak eta artsenikoa. 

Direct download: NFXXVII-24.mp3
Category:science -- posted at: 2:18am EDT

SmartLiving EPC izeneko proiektua martxan da Europan, eraikinen eraginkortasun energetikoa ebaluatzeko metodologia baten bila. Europan hainbat tokitan ari dira aldi berean. Euskal Herrian, Goienerrek proiektu pilotu bat jarri du martxan Leitzan; Eider Iribar arkitektoak horretaz hitz egin digu gaur. 

Direct download: EKOIII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 5:39am EDT

III. denboraldiaren 24. saioa: kastoreak Britainia Handian eta eraikinen eraginkortasun energetikoa. 

Direct download: EKOIII-24.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EDT

Gorria beroarentzat eta urdina hotzarentzat: gure ohiko ikurrak dira Hala erabiltzen ditugu. Baina izarren koloreei dagoekienez, alderantzizkoa da. Eta ez hori bakarrik. Izar baten bolumena aldatzen denean, kolorea ere aldatzen du. 

Direct download: NFXXVII-23c.mp3
Category:science -- posted at: 9:13am EDT

Problema baten soluzioa eskuratzea zaila denean, edo soluziorik gabeko problema bat denean, matematikariek hurbilketak erabiltzen dituzte. Trikimailu teknikoak. EHUko Eli Alberdi matematikariak horri buruz hitz egin digu, eta kontatu digu haren ikasleekin egindako proiektu bitxi bat, soluzio baten bilaketa aukerak izugarri mugatzeko. 

Direct download: NFXXVII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 9:06am EDT