Elhuyar Zientzia (science)

III. denboraldiaren 6. saioa: hidrogenozko autoak, siringea eta alboka eta ekologia-zipriztinetan neuronak.

Direct download: EKOIII-06.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

Australian, 800.000 neuronako garun bat sortu dute, minigarun bat, eta PONG bideojoko zaharra jokatzen ikasi du. Lorpen handia da, eta atzean duen zientzia harrigarria da.

Direct download: NFXXVII-05c.mp3
Category:science -- posted at: 9:32am EDT

Fisikaria da. DIPC zentroan egiten du lan. Baina Aran Garcia-Lekue beste toki batzuetan ikertu du. Liverpooleko Unibertsitatean izan da, bai eta Berkeleyko Unibertsitatean ere, erreferente bat mundu mailan. Garcia-Lekueren ibilbidea ezagutu dugu.

Direct download: NFXXVII-05b.mp3
Category:science -- posted at: 9:25am EDT

DART misioaren bitartez, NASAk orbita aldatu dio asteroide bati. Arrakasta bat izan da hori era, baina kontu hori nola saldu duten izan da, beharbada, arrakasta handiena

Direct download: NFXXVII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

XXVII. denboraldiaren 5. saioa: DART misioaren arrakasta, Aran Garcia Lekue eta minigarun bat eta PONG jokoa.

Direct download: NFXXVII-05.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EDT

Duela bi urte markatutako hegaluze bat harrapatu dute, eta marka horretan zeraman bi urteko migrazioen informazioa. AZTIko Haritz Arrizabalagak kontatu digu, horri esker, lehen aldiz jakin dugula hegaluze batek non eman duen negua. Informazio berria, adituentzat. 

Direct download: EKOIII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

III. denboraldiaren 5. saioa: hegaluze baten migrazioa.

Direct download: EKOIII-05.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Neandertalen DNA nuklearra, korapilatze kuantikoa eta klik kimika. Hori da, hiru terminotan botata, aurtengo zientziako Nobel sarietako laburpena. Aurtengo saridunei buruz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXVII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EDT

Ikerketa bat, garapen bat, berrikuntza bat... arrakastaz burutu direnean, emaitza balioan jarri behar da. Horretarako, aukera asko dago. BRTAko Garbiñe Manterola, Ikerlaneko Gorka Artola eta Tecnaliako Aitziber Aranburu izan dira gurekin, eta mundu zabal horri buruz hitz egin digute.

Direct download: NFXXVII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 3:26am EDT

XXVII. denboraldiaren 4. saioa: BRTA eta balorizazioa eta Nobel sariak 2022.

Direct download: NFXXVII-04.mp3
Category:science -- posted at: 3:23am EDT

2015ean, plazaratutako hitzarmen bat sinatu zuten 193 herrialdek berretsi zuten Agenda 2030, Nazio Batuetako ebazpen bat. 17 helburu nagusi ditu, asko jasangarritasunari lotuta. Baketik fundazioko Maider Marañak azaldu digu zer den Agenda 2030, nondik datorren eta zer alde onak eta mugak dituen.

Direct download: EKOIII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 5:38am EDT

III. denboraldiaren 4. saioa: Agenda 2030 eta amilotsak eta esnea.

Direct download: EKOIII-04.mp3
Category:science -- posted at: 5:33am EDT

2022ko iraila, eta dagoeneko dago Teknopolis saioa antenan, ETBn. Irudia aldatu diote eta ikuspuntu berra eman saioari. Nagore Rementeria Argote eta Iñaki Leturia Yurrita zuzendariek kontatu digute nolako izango den denboraldi hasi berri hau.

Direct download: NFXXVII-03c.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

Kuantikak modernitatearen irudi publikoa dauka. Gizartean, askotan erabiltzen da kuantiko hitza zerbait berria eta iraultzailea adierazteko, eta, neurri batean, horrek ezjakintasuna adierazten du. Baina lilura bat sortu du kontzeptu horrek. Bestalde, sasizientziek erabili dute hitza haien burua promozionatzeko.

Direct download: NFXXVII-03b.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

Asteroide baten kontrako talka eragin dute NASAkoek DART misioan. Ustez, asteroide horren orbita aldatu dute neurri txiki batean.

Direct download: NFXXVII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

XXVII. denboraldiaren 3. saioa: kuantikaren lilura eta Teknopolis.

Direct download: NFXXVII-03.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

EHUko ikertzaile batzuek aztarna energetikoa kalkulatzeko metodologia berria proposatu dute, eta konparaketa bitxi bat egin dute: Autonomia Erkidegoaren aztarna energetikoa eta Gasteizko Errekaleor auzokoa. Estitxu Villamor ikertzaileak azaldu digu lan interesgarri hori.

Direct download: EKOIII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 4:41am EDT

II. denboraldiaren 3. saioa: aztarna energetikoa eta Errekaleor auzoaren adibidea, eta Coimbrako liburutegi joaninoko saguzarrak.

Direct download: EKOIII-03.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute ELhuyar aldizkariaren zuzendariak kontatu digu azken zenbakiak zer gai eskaintzen dizkigun. Artea eta adimen artifizialetik hasita, COVIDaren egoeraraino; aukera zabala zenbaki honetan.

Direct download: NFXXVII-02c.mp3
Category:science -- posted at: 3:20am EDT

La Vie koadroa Picassoren garai urdinari dagokio. Maisulan hori X izpien bitartez aztertu zutenean, istorio interesgarri bat azalera zuten, Picassoren lagun batek bere buruaz beste egin zuenekoa. Oskar Gonzalez kolorezaleak kontatu digu istorioa.

Direct download: NFXXVII-02b.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

Aurten, 40 urte bete ditu Spectrum ordenagailu pertsonalak. 8-bit-eko ordenagailuen adibidea da, askorengan informatikaren lehen kontaktua izan zena.

Direct download: NFXXVII-02a.mp3
Category:science -- posted at: 3:08am EDT

XXVII. denboraldiaren 2. saioa: Spectrum, Picasso eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXVII-02.mp3
Category:science -- posted at: 2:54am EDT

Bisitan izan gara Kardala institutuan, Mutrikun. Lanbide heziketako zentoa da, eta akuakultura irakasten du. Oso toki berezia da, oso jarduera bereziarekin. Imanol Garate zuzendariak gidatu gaitu bisitan, eta baita akuakultura bera aurkeztu ere.

Direct download: EKOIII-02a.mp3
Category:science -- posted at: 1:47pm EDT

II. denboraldiko 2. saioa: Kardala Institutua eta akuakultura eta Asteklima 2022.

Direct download: EKOIII-02.mp3
Category:science -- posted at: 1:41pm EDT

Asturiasen, Ekulan izeneko paper-tailerrean, Juan Barbek bizitza osoko ikerketa batean sartuta dago, alegia, landare ezberdinetatik nolako paper ezberdinak egin daitekeen ikertzen du. Mentxu Aiertza Tolosako Paper Eskolako irakasleak haren hitzak ekarri dizkigu.

Direct download: NFXXVII-01a.mp3
Category:science -- posted at: 5:10am EDT

XXVII. denboraldiaren lehen saioa; Eskualn papergintza-tailerrera bisita.

Direct download: NFXXVII-01.mp3
Category:science -- posted at: 5:07am EDT

Klima mediterraneakoa da dragoitxoa, gekoen taldeko espezie bat. Baina hamarkada batzuk dira Euskal Herrira iritsi zela, barrualdera. Orain, kostara ere iritsi da. Aranzadiko Iñaki Sanz-Azkue eta EHUko Kristina Zuza etorri zaizkigu kontatzera zergatik eta nola zabaldu den espezie hori guregana iristeko.

Direct download: EKOIII-01a.mp3
Category:science -- posted at: 9:41am EDT

III denboraldiaren lehen saioa: dragoitxoa Euskal Herrian.

Direct download: EKOIII-01-txikia.mp3
Category:science -- posted at: 9:14am EDT

XXVI. denboraldiaren 43. saioa: Sukarrieta herriak, zergatik duen izen hori. EHUko Arturo Apraiz geologoak kontatu digu bertan ez dagoela naturalki suharririk. EHU eta DIPCko Txoni Matxain kimikariak kontatu digu zer egiten duen berezia suharria igurztean txinpartak ateratzeko. Eta Euskaltzaindiako Mikel Gorrotxategi onomastikan adituak kontatu digu Sukarrietaren historia.

Direct download: NFXXVI-43.mp3
Category:science -- posted at: 5:03am EDT

Uztailaren 1ean izango da Informatikari Euskaldunen Bilkuraren XII. edizioa. Guri irratian aurkezpen txiki bat egin digute Aitzol Astigarragak eta Olatz Arbelaitzek.

Direct download: NFXXVI-42b.mp3
Category:science -- posted at: 5:02am EDT

Informatikari Euskaldunen Bilkuran mahai-inguru batean elkartuko dira filosofoak eta informatikariak. Adimen artifizialak gure bizimoduan duen eraginari buruz hitz egingo dute. Guk aurrerapen txiki bat izan dugu solaskide batzuekin: Xabier Arregi, Itziar Cortes eta Beñat Erezuma.

Direct download: NFXXVI-42c.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EDT

Google-ko ingeniari batzuek LAMDA chatbota garatu dute, eta elkarrizketa harrigarri bat izan dute harekin. Robotak dio kontzientzia duela, eta eztabaida piztu du adituen artean.

Direct download: NFXXVI-42a.mp3
Category:science -- posted at: 4:41am EDT

XXVI. denboraldiaren 42. saioa: LAMDA, Informatikari Euskaldunen Bilkura eta adimen artifiziala gure bizimoduan.

Direct download: NFXXVI-42.mp3
Category:science -- posted at: 4:37am EDT

Aurtengo ON-zientzia bideo-lehiaketaren sariak banatu dira. DIPCko Nora Gonzalez izan da gurekin, lehiaketaren epaimahaikidea, eta saridunen lanak aurkeztu dizkigu.

Direct download: NFXXVI-41b.mp3
Category:science -- posted at: 6:27am EDT

Agatha Christie berriz ere etorri zaigu Norteko Ferrokarrillera. Agatha Christie eta haren pozoiak.  Eta oraingoan, pozoien erregea ekarri dugu: zianuroa. Sparkling cyanide eleberria aukeratu dugu oraingoan, baina Christiek 10 eleberritan erabili zuen pozoi hau. Mentxu Aiertzak kontatu digu pozoi honen historia eta funtzionamendua.

Direct download: NFXXVI-41a.mp3
Category:science -- posted at: 6:20am EDT

XXVI. denboraldiaren 41. saioa: zianuroa eta ONzientzia lehiaketaren irabazleak.

Direct download: NFXXVI-41.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EDT

Metala nola erauzi jakin baio lehen, inuiten tribu batek (Artikoko goierritarren tribuak) burdinazko tresnak erabiltzen zituen. Metal horren jatorria, esploratzaile batek aurkitu zuen, hiru meteorito-puska ziren: Denda, Emakumea eta Txakurra. 
Direct download: NFXXVI-40c.mp3
Category:science -- posted at: 5:38am EDT

Euskal Herriko klimak baditu mikroklima asko, alegia, berez azaltzen diren fenomeno meteorologiko lokalak. Asko, euskal orografiarekin zerikusi handia dute. Euskalmeteko Onintze Salazarrek haietako batzuk deskribatu dizkigu, kostatik Ebro ibaiaren arroaraino.

Direct download: NFXXVI-40b.mp3
Category:science -- posted at: 5:30am EDT

Ozeano Antartikoaren itsas hondoko maparik zehatzena osatu dute IBCSO izeneko proiektuan. Maparen bigarren bertsio bat da, 2013an egindako bat zehaztasun handiz findu dutelako. Horrek lagunduko du nabigazioan, baina baita bioaniztasunaren kudeatzeko eta klima bera ikertzeko ere.

Direct download: NFXXVI-40a.mp3
Category:science -- posted at: 5:25am EDT

XXVI. denboraldiaren 40. saioa: Ozeano Antartikoaren itsas hondoko mapa, Euskal Herriko fenomeno meteorologiko lokalak eta Inuiten metalurgia eta meteoritoak.

Direct download: NFXXVI-40.mp3
Category:science -- posted at: 5:19am EDT

Kalean da Elhuyar aldizkariaren 2022ko ekaineko zenbakia. AITZIBER AGIRRE RUIZ DE ARKAUTE zuzendariak lagundu digu aldizkariaren gainbegirada bat egiten.

Direct download: NFXXVI-39c.mp3
Category:science -- posted at: 6:10am EDT

Elhuyar Fundazioak ORAI langunea sortu du, hizkuntza naturalaren prozesamendua ikertzeko. Egunen batean, makinek gure hizketa uler dezatelako helburua duten proiektuak garatuko dira. Josu Aztiria Urtaranek kontatu digu zer den.

Direct download: NFXXVI-39b.mp3
Category:science -- posted at: 6:06am EDT

Zalantzak zeuden garunak ote zuen sistema immunologikorik. Badu, baina oso kontrolatua, arriskutsua baita gorputzaren beste ataletan bezalako sistema immunea izatea.

Direct download: NFXXVI-39a.mp3
Category:science -- posted at: 6:00am EDT

XXVI. denboraldiaren 39. saioa: garunaren sistema immunologikoa, ORAI langunea eta Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia.

Direct download: NFXXVI-39.mp3
Category:science -- posted at: 5:56am EDT

Danel Solabarrieta Elhuyarko Zientzia Azokaren antolatzaileak ekarri digu ospakizunaren berri. Aurten, lau egunez izango da ikusgai Bilboko Areatzan. 

Direct download: NFXXVI-38c.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

Van Gogh-en ustezko koadro baten istorioa ekarri digu Oskar Gonzalez gure kolorezaleak. Zalantzazkoa zen egilea Van Gogh zen ala ez. Artearen historialariek ez ezik, zientzialariek ere aztertu zuten. Oskarrek kontatu digu zer gertatu zen, eta zientziaren zer atalek ekarri zuen azken erantzuna. 

Direct download: NFXXVI-38b.mp3
Category:science -- posted at: 4:23am EDT

Hastear dago urakanen denboraldia eta iragarpena ez da batere ona. Itsasoaren gainazalaren tenperatura handia izateaz gain, aurten La Niña fenomenoan sartuta gaude.

Direct download: NFXXVI-38a.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

XXVI. denboraldiaren 38. saioa: urakanen denboraldiaren hasiera, Oskar Gonzalez eta Van Gogh eta 2022ko zientzia-azoka.

Direct download: NFXXVI-38.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EDT

Diseinu harrigarria du edarietarako erabiltzen den aluminiozko latak. Forma, materialak, diseinua... ingeniaritzaren asmakizun handi bat da, egunerokoan erabiltzeko.

Direct download: NFXXVI-37c.mp3
Category:science -- posted at: 3:45am EDT

Geuria aldizkariko erredaktoreek CAF-Elhuyar saria irabazi dute kazetaritzaren kategorian Etxerreko putzuari buruzko monografiko batekin. Jon Villapun erredaktorea gurekin izan da, eta putzuari eta monografikoari buruz hitz egin digu.

Direct download: NFXXVI-37b.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

Muoiak, partikula subatomiko batzuk, atmosferako goialdean sortzen dira, eta ia ez dute ezer irauten. Oso zaila da itsaspean detektatzea. Baina, hain zuzen ere, horregatik dira baliagarriak: itsasoa zeharkatzen duten muoiek itsasoaren egoeraren berri ematen digute.
Direct download: NFXXVI-37a.mp3
Category:science -- posted at: 3:23am EDT

XXVI. denboraldiaren 37. saioa: muoiak eta itsasoa, Etxerreko putzua eta Aluminiozko lata.

Direct download: NFXXVI-37.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EDT

Von Hippel Lindau sinromea (VHL) gaixotasun arraroa da. Euskal Herrian bada erakunde bat, Sendabide, VHLren ikerketa sustatu duena, eta hainbat ikerketa-zentro elkartu dituena ahaleginean. Gaur Amaia Antero Sendabideko fundatzailea eta Matxus Perugorria EHUko eta BioDonostia institutuko ikertzailea izan dira gurekin. Luze hitz egin dugu gaixotasunari, erakundeari eta ikerketari buruz.

Direct download: NFXXVI-36b.mp3
Category:science -- posted at: 5:01am EDT

Berrikuntzen abantailak dibulgatzen ditugu, eta askotan ez ditugu arazoak edo akatsak transmititzen. Hori bera arazoa da. Adibidez, konputazio kuantikoan, qubitek aldatzen dute haien egoera ezustean, eta kontu hori konpondu behar da.

Direct download: NFXXVI-36a.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

XXVI. denboraldiaren 36. saioa: qubit-en akatsak eta VHL sindromea.

Direct download: NFXXVI-36.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

Matematikaz hitz egin dugu gaur, bi ikuspuntutatik:  ikertzailearena eta irakaslearena. Horretarako Jone Apraiz eta Idoia Marauri matematikariak etorri zaizkigu. Biak ikertzaile eta biak irakasle; hura EHUn eta hau Oiongo San Bizente ikastolan. 

Direct download: NFXXVI-35b.mp3
Category:science -- posted at: 6:37am EDT

BRTA erakundea ezagutu dugu, EAEko ikerketa eta teknologia zentroetan sortzen den ezagutza industriarako transferentzian laguntzen duen aliantza bat. Jon Kepa Gerrikagoitia, Garbiñe Manterola eta Ricardo Bueno izan dira gurekin erakundeaz hitz egiten.

Direct download: NFXXVI-35a.mp3
Category:science -- posted at: 6:33am EDT

XXVI. denboraldiaren 35. saioa: BRTA erakundea eta bi matematikari.

Direct download: NFXXVI-35.mp3
Category:science -- posted at: 6:23am EDT

Ospatzeko modukoa da: EHUko argitalpen-zerbitzuak 40 urte bete ditu. Izan ere, apirilaren 23an Liburuaren Egunaren aitzakiatik abiatuta, ospatu egin dute. Gu Eli Alberdi zerbitzuaren zuzendariarekin izan gara, ospakizunarekin bat egiteko.
Direct download: NFXXVI-34c.mp3
Category:science -- posted at: 4:52am EDT

Ane Portillo biokimikariak CAF-Elhuyar sariketan kategoria nagusiko saria irabazi du aurten. Paradoxa batetik abiatzen da haren artikulua: pilula antisorgailua hartzearen albo-ondorio bat da sexu-desioa murriztea. Horren atzean hormonen funtzionamendu konplexua dago. Nolanahi ere, emakume guztiengan ez du efektu bera eragiten.

Direct download: NFXXVI-34b.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

Litekeena da hurrengo hamarkadan NASAk Uranorako misio bat antolatzea. Planetak ikertzen dituzten zientzialariek hala eskatu dute, Urano baita Eguzki sistemako ezezagun handienetako bat. Eta galdera asko ditu erantzun gabe.

Direct download: NFXXVI-34a.mp3
Category:science -- posted at: 4:29am EDT

XXVI. denboraldiaren 34. saioa: Laster Uranora, Ane Portillo CAF-ELhuyar sariduna eta EHUko argitalpen zerbitzuek, 40 urte.

Direct download: NFXXVI-34.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

Agatha Christieren pozoien tartea izan dugu. Kasu honetan, eserinaz hitz egin digu Mentxu Aiertzak. Fisostigmina ere deitzen da, Physostigma venenosum landaretik datorrelako. Afrikako pozoia da, Europara XIX. mendean ekarritakoa, eta Christiek bi eleberritan erabili duena.

Direct download: NFXXVI-33b.mp3
Category:science -- posted at: 4:04am EDT

Udaberria eta 2022ko liga bukatzetik gertu gaude. Kalkuluak hasi dira, jakiteko zer taldek sailkatuko den nola. Orain da matematikaren garaia, baina entzule askoko komunikazio horek ez dute ondo tratatzen matematika. Ancelottiren aipamen publikoak dira horren adibide bat. 

 

Direct download: NFXXVI-33a.mp3
Category:science -- posted at: 3:55am EDT

Joseba Rios arkeologoarekin hitz egin dugu. Aranbaltza aztarnategiaren zuzendaria da, neandertalen hainbat egonaldiak izan dituen aztarnategi ireki berezi bat. Hango ikerketaren datuek laguntzen dute aztertzen neandertalak kosta horretatik nola desagertu ziren. 

Direct download: NFXXVI-32b.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EDT

Ikerketa batzuen arabera, SARS-CoV2 birusak monozitoak eta makrofago batzuk infektatzen ditu. Informazio horrek tratamendu berrietarako bidea irekitzen du.

Direct download: NFXXVI-32a.mp3
Category:science -- posted at: 2:15pm EDT

XXVI. denboraldiaren 32. saioa: koronabirusa sistema immunologikoan eta Neandetalak Aranbaltzan.

Direct download: NFXXVI-32.mp3
Category:science -- posted at: 2:08pm EDT

Manex Urruzola ONzientzia bideo-lehiaketaren koordinatzailea gurekin izan da. Lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko aukera badago oraindik. Oinarriak onzientzia.tv webgunean.

Direct download: NFXXVI-31c.mp3
Category:science -- posted at: 12:21pm EDT

Herrialde batzuetan onartuta daude mitokondrioen bidezko terapia, hiru guraso genetikoen haurren terapia. CICbiomaGUNE zentroko talde batek terapia horren arriskuak ikertu ditu. Irati Aiestaran ikertzailea izan da gurekin.

Direct download: NFXXVI-31b.mp3
Category:science -- posted at: 12:17pm EDT

Giza genoma osoa deskodetu dute. Berez, 2003an egin zuten iragarpena, baina garai hartan ez zegoen teknologia guztiz-guztiz deskodetzeko. Orain, Telomere to Telomere proiektuan, erabat bukatu dute.

Direct download: NFXXVI-31a.mp3
Category:science -- posted at: 12:15pm EDT

XXVI. denboraldiaren 31. saioa: giza genoma osoa, mitokondrien bidezko terapiaren arriskua eta ONzientzia.

Direct download: NFXXVI-31.mp3
Category:science -- posted at: 12:00pm EDT

BRTA aliantzako adituak izan ditugu zibersegurtasunaren unibertsoan gidari. Aitor Urbieta (Ikerlan), Lander Segurola (Vicomtech) eta Joseba Laka (Tecnalia) gurekin izan dira haien lana aurkezten eta zibersegurtasunak dituen adar ugari horiek aztertzen.
Direct download: NFXXVI-30b.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EDT

Adimen artifizialeko teknika bat da. Makina batek, ikasketa prozesuan, bere buruari gainbegiratu diezaioke. Self supervised learning deitzen diote. Gorka Azkune informatikariak  azaldu digu nola.

Direct download: NFXXVI-30a.mp3
Category:science -- posted at: 4:30am EDT

XXVI. denboraldiaren 30. saioa: self supervised learning adimen artifizialean eta zibersegurtasuna.

Direct download: NFXXVI-30.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

UEUk antolatu du aurten Matematikari Euskaldunen V. Topaketa. Bi urtean behin ospatzen dute, eta pandemiak ere ez zuen eten ospaketa. Eli Alberdi eta Naiara Arrizabalaga antolatzaileak izan dira gurekin. Besteak beste, topaketara komunikazioak aurkezteko epea irekita dago.

Direct download: NFXXVI-29b.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EDT

XXVI. denboraldiaren 29. saioa: espintronika eta matematikari euskaldunen topaketa.

Direct download: NFXXVI-29.mp3
Category:science -- posted at: 5:09am EDT

XXVI. denboraldiaren 28. saioa: atmosferari buruzko programa berezia. Kalima, atmosfera, estratosfera, globoak eta beste.

Direct download: NFXXVI-28.mp3
Category:science -- posted at: 10:49am EDT

“Alizia ispiluan barrena eta han aurkitu zuena” liburuan, solasaldi surrealista asko daude. Hala ere, horietako batek, erregina gorriarekin izandakoak, bidea ematen du eboluzioaren efektu ezagun bat ulertzeko.

Direct download: NFXXVI-27c.mp3
Category:science -- posted at: 5:38am EDT

Zuria kolore bat da, arteren ikuspuntutik behintzat. Baita kimikaren ikuspuntutik ere. Oskar Gonzalez kolorezaleak pigmentu zurien historia kontatu digu, hasieratik zuririk zurienera iritsi arte.

Direct download: NFXXVI-27b.mp3
Category:science -- posted at: 5:29am EDT

Robert P. Crease filosofoak zientziaren zientziarekiko konfidantza edo mesfidantza publikoari buruzko gogoeta bat argitaratu du, hondamendien pelikulatatik abiatuta.
Direct download: NFXXVI-27a.mp3
Category:science -- posted at: 5:26am EDT

XXVI. denboraldiaren 27. saioa: hondamendien pelikulek eragindako gogoeta bat, kolore zuria eta Alizia, ispilua eta eboluzioa.

Direct download: NFXXVI-27.mp3
Category:science -- posted at: 5:18am EDT

Elhuyar aldizkaria ireki dugu. Kalean da martxoko zenbakia, eta beti egiten dugun bezala, Aitziber Agirre zuzendariari eskatu diogu zenbaki berria gure saioan aurkezteko. 
Direct download: NFXXVI-26b.mp3
Category:science -- posted at: 4:52am EDT

EHUko Eneko Agirre informatikaria, IXA taldekoa, Association of Computational Lingüistics (ACL) erakundeko fellow izendatu dute, hizkuntza naturalaren ikerketa konputazionalaren elkartekoa. Munduan, ACLk 75 fellow besterik ez ditu, eta, Europan, 15 dira. Hizkuntzaz eta informatikaz hitz egin dugu harekin.

Direct download: NFXXVI-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:38am EDT

XXVI. denboraldiaren 26. saioa: Eneko Agirre informatikaria eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXVI-26.mp3
Category:science -- posted at: 4:32am EDT

Ilea pertsona batek dituen metal astunen gordeleku ona da. Ilearen analisia adierazle ona da, alde horretatik. Istorio interesgarriak daude analisi horiei lotuta: 1970eko hamarkadan, merkurio asko topatu zuten Manitobako emakume batengan. 

Direct download: NFXXVI-25c.mp3
Category:science -- posted at: 6:20am EDT

Aukeratu zure pozoia. Oraingoan, Mentxu Aiertza kimikariak zikutina aurkeztu digu, astaperrexilaren pozoia, eta Agatha Christie idazleak Bost Txerrikume eleberrian erabili zuena.

Direct download: NFXXVI-25b.mp3
Category:science -- posted at: 6:15am EDT

Fusioa modu kontrolatuan eragitea urruneko erronka da, oraindik. Baina aurrerapausoak ematen ari dira bide horretan. JET laborategian, Ingalaterran, 5 segundoz eutsi diote fusio erreakzioari, eta energia pixka bat eskuratu dute. Prozesua aktibatzeko behar dena baino gutxiago lortu dute, baina erreakzioaren diseinuak itxaropena ekarri du.

Direct download: NFXXVI-25a.mp3
Category:science -- posted at: 6:11am EDT

XXVI. denboraldiaren 25. saioa: fusioa, zikutina eta merkurioa Manitoban.

Direct download: NFXXVI-25.mp3
Category:science -- posted at: 6:06am EDT

Direct download: dk-podcast-itziar-garate.mp3
Category:science -- posted at: 6:11am EDT

ISS nazioarteko espazio-estazioak ez du asko iraungo Lurraren inguruko orbitan. Oraindik ez dago sinatuta noiz arte edukiko duten han goian, baina ematen du 2030 urtea dela muga. Nolanahi ere, argi dago bukaerara arteko denbora honetan enpresa pribatuek kudeatuko dutela, hein handi batean.

Direct download: NFXXVI-24c.mp3
Category:science -- posted at: 5:25am EDT

Meteorologian egunero biltzen dira datuak. Datu asko. Euskalmeteko Onintze Salazarrek kontatu digu zer eta nola gordetzen den, eta nola erabiltzen den gero.

Direct download: NFXXVI-24b.mp3
Category:science -- posted at: 5:22am EDT

Zaila da Amerikako lehen kolonizazioa ikertzea, baina argi dago ikerketa horretan parte hartu behar dutela hango indigenek. Gainera, ikertzaileen artean ere badira indigenak. 

Direct download: NFXXVI-24a.mp3
Category:science -- posted at: 5:18am EDT

XXVI. denboraldiaren 24. saioa: indigenak eta Amerikako kolonizazioaren ikerketa, datu meteorologikoen mundua eta ISSaren bukaera.

Direct download: NFXXVI-24.mp3
Category:science -- posted at: 5:13am EDT

XXVI. denboraldiaren 23. saioa: Otsailaren 11 ospatzen dugu, emakume eta neska zientzialariaren eguna. CFMko Idoia Mujika, Polymat institutuko Maria Paulis eta EHUko Olatz Arbelaitz izan dira gurekin.

Direct download: NFXXVI-23.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EDT

Personal Computer terminoa lehen aldiz publikoki aipatu zen urte berean merkaturatu zen lehen ordenagailu pertsonala. Baina bi datu horiek ez daude lotuta. Lehenengoa etorkizunera begira idatzitako artikulu batean zegoen, eta bigarrena, berriz, urte hartako teknologia-feria batean aurkeztu zuten.

Direct download: NFXXVI-22c.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EDT

Alan Turing matematikari ospetsuak biologiako kontuetan ere egin zuen lan. Zergatik hartzen dugun bizidunok dugun forma. Jone Apraiz eta Idoia Marauri matematikariek kontatu digute zer lan egin zuen eta zer eman duen ikerketa horrek.

Direct download: NFXXVI-22b.mp3
Category:science -- posted at: 2:49am EDT

Parke zoologikoetan detektatu zuten EEHV elefanteen birusa. Kumeei eragiten die batez ere. Orain, Chesterreko zooan txerto baterako saio klinikoak abiatu dituzte.

Direct download: NFXXVI-22a.mp3
Category:science -- posted at: 5:03am EDT

XXVI. denboraldiaren 22. saioa: elefanteen EEHV birusa, Turing eta biomatematika eta personal computer terminoa.

Direct download: NFXXVI-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:59am EDT

CICnanoGUNEko Itziar Otegui izan da gurekin, datorren otsailaren 11n, emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko egunean, astebeteko ospakizunak egingo dituztelako. 17 erakundek hartuko dute parte, eta oso programazio anitza eta interesgarria da.

Direct download: NFXXVI-21c.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EDT

Gaixotasun digestiboek osagai genetiko bat izaten dituzte. Baina ez denek eta ez beti. Eta ez da erraza jakitea nola eragiten duen aldakortasun hori. Koldo Garcia Biodonostia institutuko ikertzaileak korapilo hori desegiteko egiten du lan. Gurekin izan da irratian.

Direct download: NFXXVI-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT