Wed, 25 April 2012
Fetuaren azalean, vermix-geruza berriak sortzen ari dira, besteak beste tenperatura kontrolatzeko. Gainera, umea buruz behera jartzen ari da, oraindik horretarako tokia baitauka. Hamar aste geratzen dira jaiotzarako, besterik ez. |
Wed, 25 April 2012
Hiesaren birusaren (GIB) azalean dauden lipido batzuk zelula infektatzeko gako direla deskubritu dute Kataluniako eta Alemaniako ikertzaileek elkarlanean. Horrez gain, aurkikuntza horretan oinarritutako botikak sortzeko lehen pausoak ere eman dituzte. PLoS Biology zientzia-aldizkari espezializatuan eman dute ikerketaren berri, eta Euskadi Irratiaren Faktoria saioan aritu gara horri buruz. |
Mon, 23 April 2012
Eskuak garbitu |
Wed, 18 April 2012
XVI. denboraldiaren 33. saioa: Fusioa, haurdunaldiaren 29. astea eta zenbaki errealak. |
Wed, 18 April 2012
Energia garbia, ugaria eta segurua emango digun iturri bat izateko itxaropena fusioan dugu. Hori bai; esaten dutenez, beharbada gaur egungo umeek ikusiko dutela funtzionatzen, baina ume ez garenok behintzat ez garela iritsiko ezagutzera. Fusioa ikerketa-fasean dago. Baina zertan da ikerketa hori? |
Wed, 18 April 2012
Umea hasi da bere gorputzaren tenperatura kontrolatzen. Eta ama hasi da kontrakzioekin, nahiz eta erditzearen kontrakzioak ez izan. Bakoitza berean, baina biak ari dira prestatzen umearen jaiotzarako. |
Wed, 18 April 2012
Zenbakien historiari begiratzen diogu EHUko matematikari-talde baten laguntzaz. Oraingoan, zenbaki errealei buruz hitz egin digute. Zer diren, zein diren eta zergatik diren beharrezkoak. Zenbakien kontuak Norteko Ferrokarrillean. |
Mon, 16 April 2012
Transplanteak |
Mon, 9 April 2012
Euri tanta fosilak |
Wed, 4 April 2012
XVI. denboraldiko 31. saioa. Gazteek zientziari buruz duten pertzepzioaren azterketa bat, haurdunaldiaren bigarren hiruhilabetearen bukaera eta Clara Immerwarh. |
Wed, 4 April 2012
Nolako pertzepzioa dute gazteek zientziaren arloan? Gustuko al dute zientzia? Zer interes sortzen die zientziak bizitzaren beste arlo batzuekin konparatuta? Galdera horiei eta beste askori erantzuten die Elhuyar Fundazioaren zuzendaritzapean egin duten azterketa soziologiko batek. Gazteen erdiek diote badutela interesa zientzian, baina datu horren atzean ñabardura asko dago. |
Wed, 4 April 2012
Haurdunaldiaren bigarren herena bukatzen ari da. Fetuaren mugimenduei ez ezik, haren bihotz-taupadei ere antzematen zaie, eta haurdunaldia asko aurreratu da. Ginekologoak hainbat kontrol egiten dizkio amari garai honetan. Batetik, Rh faktoreak arazo eman ditzakeen kasuetan immunoglobulina jakin bat injektatu behar zaio, eta, bestetik, haurdunaldiko diabetea garatu duen aztertu behar da. |
Wed, 4 April 2012
Clara Immerwarh izan zen Alemaniako unibertsitate batean doktoratu zen lehen emakumea. Kimikaria zen, eta Fritz Haber kimikariarekin ezkondu zen, 1918an Kimikako Nobel saria irabazi zuenarekin. Clarak bizitza zaila izan zuen, bukaera tragiko batekin gainera. Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktore-buruak kontatu digu haren historia. |
Tue, 3 April 2012
BCBLn bertsolariekin egiten ari diren ikerketan, bertso hau bota zuen Aitor Sarriegik erresonantzia magnetiko bidezko eskanerrean.
Direct download: 18_BERTSO_PRODUKZIOA_ASG-BertsoProdukzio_II_Bertso_9.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT |
Tue, 3 April 2012
BCBLn bertsolariekin egiten ari diren ikerketan, Aitor Sarriegik bertso hau bota zuen erresonantzia magnetiko bidezko eskanerrean.
Direct download: 18_BERTSO_PRODUKZIOA_ASG-BertsoProdukzio_III_Bertso_15.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT |
Mon, 2 April 2012
Gazteen zientziarekiko pertzepzio-azterketa |
Wed, 28 March 2012
XVI. denboraldiko 30. programa: klima-aldaketak erregistro geologikoan, haurdunaldiaren 25. eta 26. asteak, Elhuyar aldizkariaren webgune berria. |
Wed, 28 March 2012
Lurraren historian, klima-aldaketa asko egon dira, eta aztarna utzi dute estratoetan, eta beste ezaugarri geologikoetan. Geologoek aztertu dituzte aztarna horiek, eta Lurraren historia klimatikoa argitu dute neurri handi batean. Adituek diote azken 1.000 milioi urteetan orain baino klima beroagoa izan du planetak, eta beroaldi indartsu eta labur batzuk izan direla. Horri buruz hitz egin digu EHUko Aitor Payros geologoak. |
Wed, 28 March 2012
Amatxo hasi da umearen ostikoak nabaritzen. Eta, triparen barruan, umea begietako kolorearen pigmentua garatzen hasi da. |
Wed, 28 March 2012
Eider Carton Elhuyar aldizkariaren zuzendariak aurkeztu digu ireki berri duten webgunea. Orain arte Elhuyar aldizkariaren edukiak zientzia.net webgunearen barruan zeuden, beste produktu askorekin batera, eta hori ez da desgaertuko. Baina aldizkariak orain ibilbide berria egingo du itxura argia eta polita duen web gune batean: http://aldizkaria.elhuyar.org |
Mon, 26 March 2012
Clara Immerwarth |
Wed, 14 March 2012
XVI. denboraldiko 28. saioa: Fukushimaren urteurrena, haurdunaldiaren 24. astea, isolatzaile topologikoak, zenbaki arrazionalak eta irrazionalak eta Teknopolis saioaren edukiak. |
Wed, 14 March 2012
Duela urtebete, Txernobilgo istripuaren hogeita bosgarren urteurrena bete zen. Eta efemeride hori gertatu baino hilabete eta erdi lehenago, Fukushimaren istripua gerattu zen. Zorigaitz hura berraztertuko dugu gaiari jarraipena egin dion Elhuyar Fundazioko Ana Galarragarekin. Nola dago egoera urtebete pasatuta? Eta zer espero behar dugu hemendik aurrera? Anari galdetuko diogu. |
Wed, 14 March 2012
Fisikariek gaur egun asko hitz egiten dute espintronikaz; elektronikaren ideia bera da, baina elektroiaren karga elektrikoa erabili ordez, elektroiaren espina erabiltzen duen tekniika da, etorkizunerako kontzeptu interesgarri bat. Horrekin lan egiteko, material bereziak behar dira, eta CFM eta DIPC zentroetako fisikariek aurkitu dute material-mota bat espintronikan egokia izan litekeena: isolatzaile topologikoen familia berri bat. Zentro haien komunikazio-arduradunak azaldu dizkigu zer diren material horiek. |
Wed, 14 March 2012
Aurrera jarraitzen ari gara haurdunaldiarekin. Hogeita laugarren astean, txikitxoaren esploratzeko grina ikusten da. Oraindik tripa barruan dago, eta, gure ikuspuntutik, haren unibertsoa txikia da. Bere amatxoren tripabarrua besterik ez da, soinuak, usainak eta zaporeak barne. Baina harentzat unibertos oso bat da, eta esploratzeko eta ikasteko aukera handia ematen dio. |
Wed, 14 March 2012
Zenbakien kontuak kontatzen dizkigute EHUko matematikariek. Zenbakiaren kontzeptuaren kontuaz hitz egin digute, zenbakiak eta unitateen kontuaz eta orain zenbaki arrazionalen eta irrazionalen kontuaz. |
Mon, 12 March 2012
Monopoloa |
Wed, 7 March 2012
XVI. denboraldiko 27. saioa: Robotika eta haurdunaldiaren 23. astea. |
Wed, 7 March 2012
"Robot mugikorrak" izeneko testu-liburua argitaratu berri du UEUk. Aitzol Astigarraga eta Elena Lazkano informatikariek idatzi dute, eta haiekin egon gara robotikaz hitz egiten. Robotikaren historiaz, ikerketaz eta etxeko robotikaz. Haiek azaldu digute gaur egun badagoela aukera robotak etxean garatzeko, oso mailoa sinplean bada ere. Gainbegiradaederra egin digute robotikaren munduan zehar. |
Wed, 7 March 2012
Haurdunaldiaren 23. astean fetuaren azala hasten da azal-kolorea hazten. Gainera, haurdunaldiko gingibitisaren arazoa aipatu behar da. |
Mon, 5 March 2012
Fukushima urtebete |
Wed, 29 February 2012
XVI. denboraldiko 26. saioa. Glifosatoaren eragina anfibioetan; errepideen ertzetako kutsadura; haurdunaldiaren 22. astea: lanugo eta vermix. |
Wed, 29 February 2012
Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa sakon bat egin du glifosato herbizidak anfibioetan duen eragina argitzeko. Ikerketa Euskal Herriko 10 anfibio-espezierekin egin dute, eta emaitza da glifosatoaren erabilera oso kaltegarria dela espezie horientzat. Aranzadiko herpetologoek gomendatzen dute glifosatoaren erabilera murriztea, zenbait tokitan eta garaitan behintzat. |
Wed, 29 February 2012
Aste honetan, Haurdun Gaude atalean, esperimentu txiki bat egingo dugu. Imajinatu behar dugu fetua eskuetan hartzen dugula, eta esperimentu horrekin aurkituko dugu umearen azala ilez eta gantz batez estalita dagoela. Ilea oso fina da, eta lanugo deritzo. Gantza gazta bigunaren antza du, eta vermix du izena. Biak desagerturatuko dira pixkanaka jaiotza hurbildu ahala. |
Wed, 29 February 2012
Jose Antonio Carrero EHUko kimikariak errepide-bazterretako kutsadura aztertu du doktoretza tesian. Metalen presentzia aztertu ditu, berunetik hasita. Auoten aztarna ez dago gasetan bakarrik, baizik eta asfaltoaren ondoko lurzorura eta landaredira ere iristen da. Carrerok metalak aztertu ditu, eta baita metal horien konposatuen eboluzioa ere bai. |
Mon, 27 February 2012
Aingirak |
Wed, 22 February 2012
XVI. denboraldiko 25. saioa. Webgintzarako tresnak, aro geologiko baten definizioa Getxoko hondartzetan eta haurdunaldiaren 21. astea. |
Wed, 22 February 2012
Internet sekulako baliabidea da. Sare globalean dagoen guztia kuxkuxeatu daiteke. Eta ez bakarrik hori: besteek zure berri izan dezakete sarean. Baina horretarako, zerbait igo behar duzu sarera. Sarean web orriak, blogak, foroak eta beste mila kontu sortzeko aukera handiak dituzu, noski. Erraz erabiltzen diren baliabideak. Baina baliabide horiek, azpitik, hainbat lengoaia eta baliabide informatiko daude. Eta betikoa. Horiek ere ezagutzen badituzu, aukera handiagoak izango dituzu. |
Wed, 22 February 2012
Getxora joango gara, itsaslabarren berri izatera. Geologoak pozik daude: hango Gorrondatxe-Azkorri hondartzaren labarrak aro geologiko bat definitzeko tokia izendatu dute. Aro Lutetiarra (duela 48 milioi urte hasi eta duela 40 milioi urte bukatu zuena, gutxi gorabehera) estratuetan non hasten den eta non bukatu, hantxe, Getxon irakur daiteke. Eta geologoek urrezko iltze bat jarri dute han izendapenaren oroigarri. Basqueresearch webguneko Irati Kortabitartek kontatuko digu albistea. |
Wed, 22 February 2012
Haurdunaldiaren hogeita batgarren astean, ume asko mugitzen da. Ahalmen du mugitzeko eta lekua badu horretarako. Horregatik, aste honetan, Haurdun Gaude atalean mugimenduari buruz hitz egin dugu. |
Mon, 20 February 2012
Gorrondatxe |
Wed, 15 February 2012
XVI. denboraldiko 24. saioa: Animalien aferak eta haurdunaldiaren hogeigarren astea. |
Wed, 15 February 2012
Liburu berria argitaratu du EHUko Euskara Zerbitzuak ZIO bildumaren barruan. Hamalaugarren liburua da, eta ez da itzulpen bat, baizik eta bildumarako idatzitako liburu bat. Jose Ignacio Perez eta Miren Bego Urrutia biologoek idatzi dute blog batean argitaratutako testuak aukeratuta, ordenatuta eta hobetuta. Animalien fisiologiari buruzko liburu honi buruz hitz egin digute egileek. |
Wed, 15 February 2012
Haurdunaldiaren hogeigarren astea prozesu osoaren ekuatorea da. Eta garai aproposa da ekografia bat egiteko, umea handia delako organoen garapena aztertu ahal izateko eta txikia oraindik uteroan mugikortasun handia izateko. Ainhoa Salegi ginekologoarekin hitz egin dugu aste honetan egiten den ekografia eta segimenduari buruz. |
Mon, 13 February 2012
Irisina |
Wed, 8 February 2012
XVI. denboraldiko 23. saioa. Berbatek proiektua, haurdunaldiaren 19. astea eta Soka Iberikoak kongresua. |
Wed, 8 February 2012
Euskararako dagoen hizkuntz-teknologiak aurrerapauso handia eman du: Berbatek proiektua aurkeztu dute. Bost erakundetako ikertzailee hartu dute parte proektuan:Elhuyar Fundazioak, EHUko IXA taldeak eta AHOLAB laborategiak eta Tecnalia eta Vicomtech-IK4 teknologia-zentroak. Eta demo interesgarri batzuk aurkeztu dituzte irakaskuntza, itzulpena eta eduki multimedien sektoreetan erabiltzeko. Bestak beste, hizkuntzak irakasteko laguntzaile birtual bat, dokumentalen bikoizketa automatikoa egiteko sistema bat eta bilatzaile semantiko muoltimedia bat aurkeztu dituzte. Eta irratira Igor Leturia informatikaria ere etorri da, demo horiek aurkeztera. |
Wed, 8 February 2012
Fetua mugitzen da, eta antzeman dakioke mugimenduengatik esna edo lo dagoen. Dagoeneko 15 zentimetro luze da, eta aurrera doa abiada handian. |
Wed, 8 February 2012
Fisikako soken teoriari buruzko Soka Iberikoak 2012 kongresua egin dute Bilbon. Teoria horrek aldeko eta kontrako asko ditu, eta bide zailoa du aurrera egiteko, baina pixkanaka ari dira gauza berriak ateratzen. Kongresuari buruz eta soken teoriari buruz Iñigo Egusquiza fisikariak hitz egin digu, kongresuaren antolatzaileetako batek. |
Wed, 1 February 2012
XVI. denboraldiko 22. saioa. Albatrosen ikerketa. Haurdunaldiaren hemezortzigarren astea eta Mary Anning-en historia. |
Wed, 1 February 2012
Maite Louzao gipuzkoarrak Indiako Ozeanora eramango gaitu albatrosen sekretuak ezagutzera. Itsas zientziak ikasi du, eta hilabeteak eman ditu Kerguelen, Indiako Ozeanoko uharte txiki batean, hegazti horiek ikertzen. Albatrosak bereziak dira munduko itsas hegazti handienak direlako, eta baita beste ezaugarri batzuengatik ere, adibidez, klima-aldaketak onura ekarri dielako. Horixe da, hain zuzen, Maiteren taldearen ikerketak ondorioztatzen duena. Ikerketari buruz hitz egingo dugu eta, horretaz gain, Maiteren ibilbide profesionalari buruz. |
Wed, 1 February 2012
Amatxo, sentitzen al duzu dagoeneko umea mugitzen zure barruan? Hori da aste honetako berrikuntza bat; agian sentitu egingo duzula. Eta beste kontu batzuk ere badira. |
Wed, 1 February 2012
Ingalaterrako hegoaldeko kostaldea. Lyme Regis herria. XIX. mendaren hasiera. Anning familia pobrearen kideek fosilak bilatzen zituzten itsas labarretan, gero fosil haiek saldu ahal izateko. Halako batean, Anningdarrek fosil liluragarri bat aurkitu zuten, krokodilo errladoi baten itxura duena. Dinosauro bat zen, ictiosauro bat; kontuan hartu behar da garai hartan ez zirela ezagutzen dinosauroak. Handik aurrera, Mary Anningek ibilbide profesional harrigarria izan zuen fosilak aurkitzen, eta haiei buruzko informazioa jasotzen. |
Mon, 30 January 2012
Alpher-Bethe-Gamow |
Wed, 25 January 2012
XVI. denboraldiko 21. saioa. Luis Calçada ilustratzailea, CFM zentroko ikerketa hidrogeno-atomoen lasterketa eginda eta haurdunaldiaren hamaseigarren eta hamazazpigarren asteak. |
Wed, 25 January 2012
Zulo beltz bati buruzko albiste bat ilustratu behar denean, adibidez, ez da aukerarik izaten hara joateko eta argazki bat egiteko. Horren partez, ilustratzaile bati eskatzen zaio irudi ikusgarri bat egiteko. Hain zuzen ere, espazio agentziek eta erakunde handienek badituzte adituak horrelako material grafikoa sortzeko. Askotan, fisika eta astronomia ikasitako artistak dira; haien jakintza jartzen dute zientziaren komunikazioaren munduaren eskura ba horixe: bestela ilustratu ezin dena ilustratzeko. Gaur haietako batekin izango gara. |
Wed, 25 January 2012
Materialen Fisika Zentroaren ikertzaileek hidrogeno-atomoekin egindako esperimentu bitxi batean hartu dute parte. Tunel efektuzko mikroskopioarekin lortu dute atomoak mugiaraztea erreakzio-kate baten barruan OH ioiez osatutako sistema batean. Euskal ikerketaren txokoan, Nora Gonzalez fisikaria etorri zaigu esperimentu bitxi hori zer den azaltzeko. |
Wed, 25 January 2012
Azkar-azkar begiratu diogu haurdunaldiaren garai honi. Umea gorputzaren kontrola hartzen ari da; esate baterako, dagoeneko eskuak erabiltzen ari da inguruan duenari heltzeko. 13 zentimetro luze da, eta dagoeneko ehun gramoren muga gainditu du pisuan. |
Mon, 23 January 2012
Hondakin nuklearren biltegia
Direct download: Qk17-120123HondakinNuklearrenBiltegia.mp3
Category:science -- posted at: 3:32am EDT |
Wed, 18 January 2012
XVI. denboraldiko hogeigarren saioa. "Haurdun gaude" atalean screening hirukoitza eta amniozentesia, eta Antropozenoaren ideia. |
Wed, 18 January 2012
Haurdunaldiaren hamabigarren astetik hamaseigarrenera hainbat proba egiten dira haurdunaldian. Helburua da fetuaren garapenaz jabetzea, noski, baina baita izan litezkeen arazo batzuk detektatzea. Adibidez, Down sindromea edo beste trisomia batzuk ote dauden detektatzea. Proba horiei buruz hitz egin digu AINHOA SALEGI ginekologoak. |
Wed, 18 January 2012
Aditu batzuen ustez, gizakiaren eragina Lurrean, eskalan geologikoan ere hasi da nabaritzen. Eta ideia horretatik abiatuta, proposamen handi bat egin dute, alegia, aro geologiko berri bat definitzea: Antropozenoa. Horretarako, oso ondo aztertu behar da badagoen ala ez aro berria Holozenotik bereizten dituen ezaugarriak. Eta, gero, erkunde askok eztabaidatu eta onartu beharko dute (ala ez) Antropozenoa ofizialki definitzen den. |
Mon, 16 January 2012
Biomaterialak |
Mon, 9 January 2012
XVI. denboraldiko hamazazpigarren saioa. Galaxia espiralen errotazioa. Haurdunaldiaren hamahirugarren astea. Zenbaki-sistemen deskribapena. |
Mon, 9 January 2012
Miguel Querejeta astronomo gazteak hilabete batzuk egin ditu Instituto Astronómico de Canarias erakundean (La Lagunan, Tenerifen) galaxia espiralen errotazioa ikertzen. Eta hemen irratian horretaz hitz egiteko eskatu diogu. Oso bitxia da nola dakigun Esne Bidea galaxia espirala dela, eta nola dakigun zer abiaduratan mugitzen den. Galaxiaren barruan gaude, eta ez dugu perspektibarik neurketak kanpotik egiteko. Hala ere, astronomoek lortu dute hori dena jakitea. Miguelek kontatu digu zer baliabide erabili dituzten horretarako. |
Mon, 9 January 2012
Aste honetan abiatu gara haurdunaldiaren bigarren herena hasteko. Fetua azkarrago ari da hazten lehen baino eta hainbat egitura konplexu osatu ditu. Amak barrutik ez ezik, kanpotik ere nabaritzen ditu aldaketak. |
Mon, 9 January 2012
Historian atzera begiratuko dugu Nahikari Blanco matematikariaren laguntzaz, aztertzeko nola moldatzen ziren aintzinako zenbait zibilizaziotan zenbakiak adierazteko. Sistem haietan dago, hain zuzen gaurko zenbaki-sistemaren jatorri eta azalpena. Bukatuko dugu zenbaki-sistema moderno bat gainbegiratzen, informatikak ekarritako sistema hamaseitarra. |
Mon, 9 January 2012
2011 urtea |
Mon, 2 January 2012
Mary Anning |