Elhuyar Zientzia

Espeziearen definizioa kontu zaila da, baita biologoentzat ere. Merezi du azaltzea zergatik.

Direct download: NFXVII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 25. saioa: Zonbien inbasioaren matematikak eta Teknopolis.

Direct download: NFXVII-25.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Eli Alberdi matematikariak gai interesgarri bat ekarri digu: populazioen bilakaeraren matematika. Mundiala. Biologoek erabiltzen dituzten eredu matematikoak dira; formula matematiko haorien bitartez, espezieen populazioen gora beherak aztertzen eta, kasu batzuetan, iragartzen dituzte. Fikzioan ere aplika daiteke kontu hori: zonbien inbasio bat. Zonbiek irabaziko dute eta gizaki guztiak zonbi bihurtuko diztute? Ala ez? posible da zonbi guztiak garbitzea gizakiak bakarrik geratzeko? Kontu aproposa da matematikari buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXVII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 24. saioa: kuantikari buruzko blogak, teknopolis eta minibizia hitza

Direct download: NFXVII-24.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela hilabete gutxi bi kimikari kuantikok blog bana zabaldu zituzten kimika kuantikoa sarean dibulgatzeko. Haiek ikertzaileak dira, hain zuzen ere esparru horretan, eta gaiari gogo handiz ekin diote. Blogetan, zergatik ikusten dugun, klorofila edo Mikel Laboa azaltzen dira, beti ere, kimika edo fisika kuantikoari lotuta. Irratian, bi blogari kuantiko haiekin izan gara. 

Direct download: NFXVII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zientziaren hitzen atalean, Iñaki Leturiak Hitz kezkagarri bat ekarri digu gaur... minbizia. Seguru asko, "min bizia" terminotik dator, eta, hala bada, oso izen egokia da gaixotasun-mota horretarako. HItz horri eta berarekin datozen beste hitzei buruz izan dugu solasalditxo bat.

Direct download: NFXVII-24b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 23. saioa: Elhuyar Fundazioaren itxura aldaketa, Teknopolis eta BC3ko udaberriko unibertsitatea.

Direct download: NFXVII-23.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Fundazioak aurpegia berritu du. Zientzia dibulgazioan erreferentea den erakunde horrek 40 urte baino gehiagoko historia du, eta fase asko egin ditu urte horietan. Tarteka, irudi publikoa aldatu egiten du, eta orain da horretarako une egokia. Elhuyarko gidaritza hartu duten Txema Pitarke lehendakaria eta Leire Cancio zuzendaria irratira etorri dira Elhuyarren aurpegi berria aurkeztera.

Direct download: NFXVII-23a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

BC3 zentroan proiektu interesgarri bat jarri dute martxan. Udaberriko unibertsitate bat antolatu dute klima aldaketa ikertzen duten adituak ekosistemek ematen duten zerbitzuak modelizatzen trebatzen laguntzeko. 39 herrialdeko adituak etorri dira 12 egunez norberak bere herrialdeko kasuen datuekin. Miren Onaindiak kontatu digu zein den topaketaren helburua. 

Direct download: NFXVII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gaur denboran atzera begiratu dugu historin izan diren emakume matematikari ospetsu batzuei buruz hitz egiteko: Teano, Hipatia, Emile de Chatelet, Sophie Germain, Sofia Kovalevskaia eta Emmy Noether. Izen handiak dira matematikaren historian. Haiei buruz hitz egin digute beste emakume matematikari batzuek: Nahikari Blanco eta Amaia Zugadi, Norteko Ferrokarrilleko matematikaren atala egiten duten bi kolaboratzaileek.

Direct download: NFXVII-22a.mp3
Category:general -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 22. saioa: emakume matematikariak eta Teknopolis.

Direct download: NFXVII-22.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 21. saioa: Sakarinaren aurkikuntza, Garoña eta ingrafikazia.

Direct download: NFXVII-21.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zorizko aurkikuntza bat izan zen sakarinarena. Constantine Fahlberg kimikaria bat-batean konturatu zen laborategian sortutako substantzia batek zapore gozoa zuela. Ezusteko ederra. Hori XIX. mendean izan zen, eta ez da garai hartako adibide bakarra. Baina bada adibide tipikoa. Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek kontatu digu istorio hori.

Direct download: NFXVII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Santa Maria de Garoña herrian dagoen zentral nuklearra geratuta dago, eta litekeena da betirako ixtea, baina oraindik ez da erabaki hori hartu. Gai horri buruzko programa bat eta artikulu bat landu dituzte Teknopolis telebista-saioan eta Elhuyar aldizkarian, hurrenez hurren. Telebistatik Alaiz Ochoa de Eribe etorri zaigu, eta aldizkaritik Ana Galarraga, Garoñaz eta haien lanaz hitz egitera.

Direct download: NFXVII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ingrafikazia mapak irakurtzeko ahalmen-falta da. Terminoa ez da berez existitzen; zientzialari batzuek sortua da, eta ezin da esan onartuta dagoenik. Baina merezi du jakitea zer dagoen hitz "berri" horren atzean. Iñaki Leturiak kontatu digu gaurko saioan.

Direct download: NFXVII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 20. saioa: palindromoak eta txipak magnetikoki hozteko sistema berria.

Direct download: NFXVII-20.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Markos Gimeno gizon polifazetikoa da. Baxua jotzen du PAM taldean, umorezko antzerki-bikote baten kidea da, "Hipo y Condrias", eta, batez ere, palindromoak egiten ditu hitzekin joalastuz. Haren bloga, zerorajasoa.com ospetsua da palindromoen zaleen artean. Astero proposatzen ditu palindromo ezkutuak aurkitzeko joko bat blogean, eta berak asmatutako palindromo luze eta dotoreak oparitzen dizkigu. Markosekin izan gara, eta elkarrizketa palindromikoa egin diogu. Simetriaren lilura Gimeno jaunaren eskutik.

Direct download: NFXVII-20a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ordenagailuetako txipak berotzea ez da ona. Batetik, zirkuituak hondatu daitezke, eta, bestetik, askoz hobeto funtzionatzen dute tenperatura baxua dutenean. Hainbat metodo dago txipak hozteko. Orain, CICnanoGUNEko zentroko ikertzaileek, Luis Hueso fisikariaren zuzendaritzapean, metoso berritzaile bat proposatu dute material zeramiko batean oinarrituta. Basqueresearch webguneko Irati Kortabitartek kontatu digu zein den metodo hori.

Direct download: NFXVII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 19, saioa: inurrien soinua, Webcorpusen ataria, Teknopolis eta Transfermium gerrak.

Direct download: NFXVII-19.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Fundazioko I+G taldeak Webcorpusen ataria aurkeztu du. Hizkuntza-teknologiaren esparruko tresna bat da; Internet corpus moduan erabiltzen ditu. Corpus bat testuen bilduma erraldoia da eta hizkuntzaren teknologiaren lehengaia da. Aplikazio askok erabiltzen dituzte corpusak: itzulpen automatikoko softwareak, hiztegien, bilatzaileak eta abar. I+G taldeak teknologiak erabiltzen ditu euskararekin lan egiteko. Taldeko bi informatikarik, Igor Leturiak eta Iñaki San Vicentek aurkeztu digute irratian haien lana.

Direct download: NFXVII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Inurriak ez dira feromonekin bakarrik komunikatzen. Soinuak ere egiten dituzte.

Direct download: NFXVII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Taula periodikoaren azken elementuei izena jartzea gerra bat da. Iñaki Leturiak kontatu digu gerra horren pasarte batzuk. Ez da erraza izan akordio batera iristea izenei dagokionean. Oso elementu desegonkorrak dira, ez dute ia ezer irauten desegin baino lehen, eta hala ere oso baloratuta dago taula periodikoan aztarna uztea.

Direct download: NFXVII-19c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 18. saioa: genero-bereizketa medikuntzan, Teknopolis eta Richard Feynman.

Direct download: NFXVII-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Medikuntzari buruz hitz egin dugu gaur, baina genero-bereizketaren ikuspuntutik. Paziente bat gizonezkoa ala emakumezkoa izan, berdin tratatzen al du gaur egun medikuntzak? Galdera horri erantzuten dion erreportaje bat argitaratu da Elhuyar aldizkariaren otsaileko zenbakian. Gaur ANA GALARRAGA erreportajearen egilea gonbidatu dugu irratira gai horretaz lasai hitz egiteko.

Direct download: NFXVII-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela 25 urte hil zen Richard Feynman, fisikari garrantzitsuenetako bat. 1965. urtean Fisikako Nobel saria eman zioten, baina ez da ospetsua bere ekarpen zientifikoarengatik bakarrik. Karisma handiko zientzialaria zen, eta oso irakasle eta dibulgatzaile ona. BBCrako egin zuen elkarrizketa batean, adibidez, suari buruzko azalpen argia eta eredugarri bat eman zuen.

Direct download: NFXVII-18b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

George Murray Levick-ek parte hartu zuen Robert Scotten azken espedizioan, Antartikan. Scott hego poloa konkistatzen zuen bitartean, Levickek Adeli pinguinoen kolonia bat ikertu zuen, eta harrituta geratu zen pinguinoek egiten zutenekin. Bortxaketak, nekrofilia, masturbazioak eta abar. Pinguino haien bizimodua gehiegi zen Levikentzat, eta, hala ere, idatziz jaso zuen haien jokabidea. Gurera, Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktore buruak ekarri du.

Direct download: NFXVII-17a.mp3
Category:science -- posted at: 4:45pm EDT

XVII. denboraldiko 17. saioa: Pinguinoak, grafoak, Teknopolis eta Estrubita hitza

Direct download: NFXVII-17.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hasieran trafikoari buruz hitz egin nahi genuen, alegia, nola erabiltzen den matematika hiri baten trafikoa antolatzeko. Grafoen teoria erabiltzen da horretarako. Baina atala ez dugu oraingoan trafikoari buruzkoa egin, baizik eta rafoei buruzkoa. Londresko metroaren mapa, Konisbergeko zubiak, elektronika, mapa koloreztatuak eta beste kontu asko daude grafoei lotuta. Beste egunen batean helduko diogu trafikoaren gaiari.

Direct download: NFXVII-17b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Estrubita da giltzurrunetako harrien mineralaren izena. Ideia hortik abiatuta, Iñaki Leturiak gernua-apratuari buruzko azalpenak ekarri dizkigu gaur. Txizagureari eustea ona edo txarra ote den galderari erantzun dio eta, beti bezala, gaiarekin zerikusia duten anekdotak kontatu dizkigu, adibidez, Tycho Brahe astronomoaren heriotzaren inguruko kondaira.

Direct download: NFXVII-17c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVIII. denboraldiaren 16. saioa: Amaia Zurutuza, Teknopolis eta Tanatosia

Direct download: NFXVII-16.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zientziako gai bat aukeratu beharrean, pertsona bat aukeratu dugu hari buruz hitz egiteko: Amaia Zurutuza. Kimikaria da, baina kimikaria dela esatea istorioaren zati txiki bat besterik ez da. Amaia gaur egun Grapheneako zuzendari zientifikoa da, eta ibilbide profesionalean beste lanpostu asko izan ditu. Donostiatik Eskoziarako bidea egin du, baita kimikatik fisikara ere. Gaur egun, grafeno molekula miresgarria ari da ikertzen, eta, beraz, puntako ikerketaren berri ekarri digula.

Direct download: NFXVII-16a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Animalia batzuek hildakoarena egiten dute euren burua babesteko, edo beste animalia batzuk ehizatzeko edo beste arrazoirengatik. Horri tanatosia deitzen zaio. Iñaki Leturiak horixe kontatu digu, eta gero kasu ikusgarri batzuk ekarri dizkigu.

Direct download: NFXVII-16b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 15. saioa: Lemniskata, teknopolis eta qwerty hitza.

Direct download: NFXVII-15.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Goierriko zientziaren zale batzuek Lemniskata izeneko elkartea sortu zuten zientziarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatzeko. Hitzaldiak, erakusketak irteerak eta abar antolatzen dituzte. Beasainen dute egoitza nagusia eta han antolatzen dituzte ekitaldi gehienak. Bi kide, Goyo Lekuona eta Jose Luis Etxezarreta, Norteko Ferrokarrillera etorri dira elkarteari buruz hitz egitera eta 2013ko programazioa aurkeztera.

Direct download: NFXVII-15a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Qwerty teklatu baten izena da, hau da, teklak modu jakin batean banatuta dituen teklatu bat da. Baina zergatik banaketa hori? Beste aukera batzuk badaude, aukera hobeak gainera azkar idazteko. Hala ere, qwertyk izan du arrakasta handiena orain arte. Iñaki Leturiak kontatu digu haren historia.

Direct download: NFXVII-15b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 14. saioa: legatza, Mondragon Unibertsitatearen gradu berriak eta Forer efetua.

Direct download: NFXVII-14.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Legatzarentzat garai txarrak izan dira. 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean stockaren biomasa asko jaitsi zen. 1990eko hamarkadan berriz, stocka oso maila txikian egonda, etengabe ustiatu zen. Eta, hala ere, gerora haren populazioak gora egin du. AZTI-Tecnalia zentroko Nerea Goikoetxea biologoak ikertu du zergatik izan den hori. Harekin hitz egin dugu gaur eta lan hori ezagutu dugu.

Direct download: NFXVII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

2013-2014 ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitateak hiru gradu berri eskainiko ditu ingeniaritzaren arloan: energia-ingeniaritza, ingeniaritza biomedikoa eta prozesu industrialetako ekoteknologiako ingeniaritza. Hiru horiek zabaltzen du unibertsitateak zuen eskaintza sei ingeniaritzatatik bederatzira. JOSU GALARZA da ikasketa horien koordinatzailea Mondragon Unibertsitatean, eta harekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Direct download: NFXVII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Eremu ilun batean sartu gara IÑAKI LETURIArekin. Forer efektuari buruz hitz egin digu,  alegia, medium-ak eta horrelako jendeak baliatzen duen efektu bat besteak engainatzeko. Izenaren jatorriak ez du sekreturik, Bertrand Forer psikologo estatubatuarraren izenetik datorrelako. Baina efektuak berak bai, baditu sekretu bat edo beste. 

Direct download: NFXVII-14c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 13. saioa: Grekera klasikoa eta RSA zifratze sistema.

Direct download: NFXVII-13.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Grezia klasikoak eragin handiz izan zuen zientzian. Hizkuntza bera, grekerak, oraindik erabiltzen dugu termino berriak sortzeko zientziaren barruan. Antzinako zibilizazioen artean, grekoena berezia izan da zientziarentzat. Baina zergatik? EHUko ELENA TORREGARAI historialariak azaldu digu nolakoa zen grekoen garaia eta nolakoa imajinatzen dugun guk gaur egun, bi kontu horiek baitute garrantzia. Antzinako grekoen zibilizazioak eragin handia izan zuen, eta, aldi berean, mendebaldeko munduak goraipatu du Grezia klasikoa.

Direct download: NFXVII-13a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gaur egun, mezuak kodetzeko erabiltzen den zifratze-sistema ahaltsuenetako bat RSA zifra da. Interneten erosketak egiteko, adibidez, eroslearen datuak RSA sistemaren bitartez babesten dira. Sinadura elektronikoak ere erabiltzen du sistema hori, eta beste adibide asko daude. NAHIKAR BLANCO matematikariak azaldu digu zer den zifratze-sistema hori eta zergatik den segurua.

Direct download: NFXVII-13b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT