Thu, 12 June 2025
V. denboraldiaren 40. saioa: saioa ireki dugu ibaiak iraulzearen ideiarekin; Chiacgo ibaiaren kasuan gauzatu zuten eta Siberiako ibai baten kasuan, laku erradioaktibo bat sortu zuten. Gero, mahastiez eta ingurumenaz hitz egin dugu. AZTIko Maite Cidad eta Neikerreko Ana Aizpurua ikertzaileek hitz egin digute txankolindegi baten jardueraz eta Bastidako mahasti baten arriskuez, hurrenez hurren. Saio bukatzeko, ozeanoak iuntzen ari direla kontatu dugu, eta nolakoak diren koalen hatsa eta usaina. |
Mon, 9 June 2025
XXIX. denboraldiaren 39. saioa: Elhuyarko bi proiektu. Batetik, Bizilabe ezagutu dugu. Gazteek aisialdian zientziarekin kontaktuan egoteko aukera paregabe bat. Bost herritan, gasteek zientziako tailerrak, esperimentuak eta proiektu jarraituak egiteko aukera dute. Guk, Bizilabe gertutik ezagutzeko Saioa Aranbururekin hitz egin dugu, jardunaldi horiek gidatzen dituzten adituetako batekin. 2017an martxan jarritako proiektua da, eta dagoeneko ireki da hurrengo ikasturtean parte hartu nahi dutenentzako matrikulazio-epea. Bestetik, Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia argitaratu da, eta gainbegirada bat egin diogu Ana Galarraga kozuzendariarekin. Zenbaki honetan, gai nagusia adimen naturala da. |
Thu, 5 June 2025
V. denboradliaren 39. saioa: abiatu gara Goi Paleolitoko migrazioen azken ikerketa baten berri ematen, besteak beste, EHUko Alvaro Arrizabalagak egin duena. Gero, auditoria energetikoak ezagutu ditugu Goienereko Oier Etxebarriaren eskutik. Batetik, gure etxea edo beste edozein eraikinak energia kudeatzeko modu optimoa helburu duen diagnostiko bat da. Bestetik, bertan bizi garenon bizimodua eraginkortasun energetikoa lortzeko bideak identifikatzeko balio du. Eta saioa bukatzeko sodiozko bateriei buruz hitz egin dugu, litioa erabiltzearen arazoei aurre egiteko ordezko aukera bat direlako. Txinan, adibidez, scooter elektrikoetan sustatzen ari dira sodio-ioizko baterien erabilera. Eta Europan eta hemen ere, Euskal Herrian, ikerketa-lerro handia ere bada hainbat zentro teknologikotan. |
Thu, 29 May 2025
XXIX. denboraldiaren 38. asioa: dimentsioei buruzko saio berezia. Zergatik den denbora laugarren dimentsioa, nola lortzen den zineman 3Dko sentsazioa, audioaren 8D sistema, soken teoriak proposatutako 26 dimentsioen teoria... eta elkarrizketa bat egin dugu Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamuno biologoarekin, hegaztien ikusmenari buruz. Hegazti batzuen ikusmen panoramikotik, harraparien 3D-ko ikusmenera arte. |
Thu, 29 May 2025
XXIX. denboradliaren 37. saioa. Gaur aldi berean Bilbon izango diren bi ekitaldiri buruz aritu gara. Batetik, Ikergazte kongresua, bi urtean behin antolatzen den ikertzaile gazte euskaldunen kongresua. Ainhoa Latatu UEUko langileak kontatu digu zer izango den bertan. Eta, bestetik, Elhuyar Zientzia Azoka ospatuko da Bilbon, ikasturte osoan gazteek landutako ikerketa proiektuen erakustaldia Bilboko kaleetan. Elhuyarko Danel Solabarrieta antolatzaileak hitz egin digu aurtengo edizioen berrikuntzei buruz. |
Thu, 29 May 2025
V. denboraldiaren 38. saioa. Nagiaren arriskuari buruz hitz egin dugu. Eboluzioan animalia hori egokitu da garaian garaiko kondizioetara, eta orain haren familia osoa dago desagertzeko arriskuan. Gero, Marteloskopioa ezagutu dugu, Bermeon dagoen pagoen baso bat laborategi bihurtuta. Neikerreko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak kontatu digu nola erabiltzen duten ikerketan. Gero, BRTA sarien hirugarren edizioko irabazleak aipatu ditugu. Eta bukatzeko oso ideia bitxia: Kaliformiaren hegoaldean, Mediterraneoko fruta-euli inbaditzailearen kontra, fruta-eulia bera erabiltzea. |
Fri, 23 May 2025
V. denboraldiaren 37. saioa: BC3 zentroak zabaldutako albiste batekin hasi gara. Hiri askotan ingurumen-planek duten arazo bat topatu dute ikertzaileek, alegia, planifikazio egokiak izaten diren arren, hiri gehienetan ez zaio planari behar den jarraipena ematen. Gero, Irati Diez Virto dibulgatzaileak bi istorio ekarri dizkigu, poluzioa eta animaliak lortzen dituena. Istorio bitxiak. Batetik, kopetazuriek plastikoak erabiltzen dituztela kabiak egiteko, eta kasu batzuetan horrek haien jokabidea aldatu duela. Eta, bestetik, izokinen migrazioan substantzia lasaigarriek duten eraginari buruzko istorio bat. |
Mon, 19 May 2025
XXIX. denboraldiaren 36. saioa: CICnanoGUNEan inauguratu duten dorrea kuantikoarekin hasi gara. Ordenagailu kuantikoa ikertzeko proiektua da. Silizioaren elektroien espinarekin garau nahi dituzte bit kuantikoak. Guk ikerketa hori gaur egungo testuinguruan jarri dugu. Gero, pigmentuei buruz hitz egin dugu Oskar Gonzalez gure kolorezalearekin. Pigmentu sintetikoen historiaz eta gaurko egoeraz hitz egin dugu, kimikak pigmentuen industria irauli egin zuelako XIX. mendetik aurrera. Adibidez, BIC bolalumaren tintaz hitz egin dugu. |
Thu, 15 May 2025
V. denboraldiaren 36. saioa: San Isidro egunaren bueltan gaude, abeltzainen eguna. Horren aitzakian, Asier Albite Arregiren bisita izan dugu, abeltzaina izateaz gain, eta Albaikide enpresako albaitaria. Baserriko abereen albaitariaren bizimodu modernoaz hitz egin digu. Sektorea gainbeheran dago, bai baserriko albaitarien aldetik bai eta abeltzainen aldetik. Eta horrez gain, lan bokazional eta gogor horretan, profesionalen bizitza pertsonala ez da zaintzen erraza. Horretaz guztiaz hitz egin digu Albitek, bai eta albaitari baten lana nolakoa den gaur egun. |
Mon, 12 May 2025
XXIX. denboradliaren 35. saioa: Zientziaren Giltzak taldeko bost lagun izan dira gurekin. 10 urte bete berri dituzte Ondarroan dibulgazioko ekitaldiak antolatzen, eta zoriondu egin ditugu. Haien ibilbideaz hitz egin digute, eta dibulgazioa hirietatik urruti egiteari buruz ere bai. Taldearen bi fundatzaile izan dira gurekin, Edu Zabala eta Mario Feijoo; gainera, taldean urte asko eman dituen Leire Arantzamendi ere bai; eta gazteen belaunaldiko Lara Burgoa eta Joseba Goikoetxea ere batu dira solasaldian. Bestalde, aurtengo CAF-Elhuyar sariketaren berri ekarri digu Elhuyarko Garazi Andonegik. |
Fri, 9 May 2025
V. denboarldiaren 35. saioa: David Attenborough 99 urte bete ditu, eta lanean jarraitzen du; besteak beste, Ocean dokumentalaren aurkezpena egin berri du. Bestelde, gure gaurko gai nagusia biopolimeroak eta ekonomia zirkularra izan da. EHUko Cristina Peña Rodriguez kimikariarekin hitz egin dugu. Artilearen arazoez hitz egin dugu, ez baitakigu zer egin moztutakoarekin. Eta polimeroen birziklapenaz. Eta Industriak egiten duen ahaleginaz materialak ingurumenarekiko agresiboak ez izateko. Polimeroen kimikak gaur egun duen panorama zabal bat eman digu. |
Mon, 5 May 2025
XXIX. denboraldiaren 34. saioa: XXI. mendeko ehen 25 urteetako argikulu zientifikorik aipatuenak. Gainera, Lide Arana Urbieta EHUko biokimikariak triglizeridoen metabolismoaz hitz egin digu, eta azaldu digu zergatik ez dagoen argi adibidez aguakateek beste edozein frutak ez duen zerbait eskaintzen duen. Azkenean, elikagaiei esker, lipidoen kimikak ere izaten ditu modak. |
Mon, 5 May 2025
V. denboraldiaren 34. saioa: Trumpen murrizketek datuen bilketari nola eragiten dioten kontatu dugu. Gero, EHUko Gorka Bueno Mendieta eta Maite de Blas Martin izan dira gurekin, Bilboko ingeniaritza eskolakoak. Haien taldeak neurtu du unibertsitatearen beraren aztarna ingurumenean. Eta, amaitzeko, Islandiako zuhaitzen kontuak. |
Mon, 28 April 2025
V. denboraldiaren 33. saioa. Baterien birziklapenaz hitz egin dugu, alegia, inguruan ditugun gailu elektrikoen baterietatik metalak berreskuratu eta berrerabiltzeko teknologia oraindik ez dugula kontatu dugu. Oraindik. Bestetik, Olentzia Itsas Estazioko Denis Benitok kontatu digu nola tratatzen diren gaur egun euskal kostaldean lehorreratzen diren itsas espezieak. Zetazeoei buruz hitz egin dugu, baina baita itsa zakurrei, dortokei eta marrazoei buruz ere. Gainera, Mauna Loa behatokiaren neurketetan Donald Trumpen politikak nola eragiten dutela ere kontatu dugu. Kontu larria, hamarakadetan izan diren CO2ren neurketak dagoeneko eteten direlako tarteka, eta ez dakigu zein izango den horren etorkizuna. |
Mon, 28 April 2025
XXIX. denboraldiaren 33. saioa. Gorotzaren gaiarekin abiatu gara; kontu asko ditu, besteak beste haren kimika perfumeen industrian erabiltzen dela, oso efektu kimiko berezi bati esker. Gero, bai&by fundaiozko , desgaitasun intelektuala dutenentzako euskara ikasteko metodoa eta naturaren benetako aleatoriotasuna, kuantikaren bidetik. |
Wed, 23 April 2025
XXIX. denboraldiaren 32. saioa: Laboratorium museoko Hitzik gabe dibulgatzea erakusketaz hitz egiten hasi gara. Gero, Txoni Matxain kimikari kuantikoarekin hitz egin dugu bere lana egiteko beharrei buruz. Alde batetik, kalkulu kuantikoen beharraz, eta, bestetik, eta ikuspuntu praktikotik, nolako ekipamendua behar den gaur egun lan hori egiteko. |
Wed, 23 April 2025
V. denboraldiaren 32. saioa: alderantzizko baso baten gainean dago Venezia eraikita. Egurraren gainean. Baina nola? Eta zer arazo ematen ditu gaur egun? Horrekin ireki dugu aste honetako saioa. Gero, Biolur-eko Leire Ibarretxe izan dugu, eta nekazaritza ekologikoan pestizidak, plagizidak eta ongarri kimikoak nola ordezkatzen dituen kontatu digu. |
Mon, 14 April 2025
XXIX. denboraldiaren 31. saioa. Adimen artifizialaz eta hezkuntzaz hitz egin dugu Beñat Erezuma Arisketa bigarren hezkuntzako irakaslearekin. Bilboko Miguel de Unamuno institutuan ematen ditu tekniologiako klaseak, eta aspalditik ari da gaia esploratzen. Adimen artifiziala nola erabili esploratu du. Besteak beste, adimen artifizialaz egindako olerki-liburu bat eta podcast bat ditu. Gaiaz lasai hitz egiteko aukera izan dugu. |
Thu, 10 April 2025
V. denboaldiaren 31. saioa. Don Boscoko ikastetxeko ikasleek egindako bi proiekturi buruz hitz egin dugu. Bika kimikakoak, baina biak Hegoamerikako komunitate batzuetako errealitatean oinarrituta. Batetik, Ane Lazkano Navarlaz irakasleak azaldu digu dengearen eltxoa uxagarri bat bilatu dutela, olio esentzialetatik eta Peruko Piura Garaian dituzten baliabideetatik abiatuta. Bestetik, Irati Legorburu Artolak kontatu digu Boliviako Valles Cruceños eskualderako nekazal ongarri eta produktu fitosanitario jasangarriak ekoiztu dituztela. |
Mon, 7 April 2025
XXIX. denboraldiaren 30. saioa. Litioaren arazoaz hitz egin dugu, bateriak egiteko ezin egokia, baina segurtasun arazoak ematen dituena. Eta ORAI adimen artifizialeko zentroko Igor Leturia eta Iñigo Morcillo ikertzaileen bisita izan dugu. Haien taldeak diktaketa-sistema bat garatu dute dibertsitate funtzionala duten gazteentzat, adimen artifiziala erabilita. Gazteek teklatua erabili ordez, ahoz diktatu dezakete testu bat ordenagailuak uler dezan. AskHezi du izena sistema berriak, eta euskararentyzat funtzionatzen du. Bukatzeko, ohi bezala, kuantikari begira jarri gara. Errealitatearen kontzeptuaz hitz egin dugu: ez al da existitzen neurtzen ez duguna? |
Thu, 3 April 2025
V. denboraldiaren 30. saioa: mendi-ibilbide asko aldatu dira Mont Blanc-en klima-aldaketaren ondorioz. Horrekin hasik dugu aste honetako Ekosfera. Gainera, polimeroen beharraz hitz egin dugu Miren Aguirre Arrese EHUko kimikariarekin. Polimeroak (tartean plastiko asko) behar ditugu bizimodu modernoan, eta aldi berean arazoak sortzen du haien gainerabilerak. Biren arteko oreka non dagoen esaten ez da erraza. Bukatzeko, erlaxatu gara Versailleseko frutarbolen lorategia gogora ekarrita, eta Eguzki erregearen udare maiteak aipatu ditugu. |
Mon, 31 March 2025
XXIX. denboraldiaren 29. saioa. Energia ilunaren ikerketarekin hasi gara, DESI espektroskopioren azken emaitzak beste teknika batzuekin konbinatu dituztelako eta susmoa dago energia iluna ahultzen ari dela. Gai nagusia kriminalistika izan da. Josu Lopez Gazpio dibulgatzaileak azaldu digu zientziak nola argitu zuen zein izan zen Romanov familiaren patua, tsarren familiarena, iraultza errusiarraren hasieran. Eta gainera kuantikaz hitz egin dugu: zergatik sortu ziren bi mekanika kuantiko duela ehun urte? Ez al zen nahikoa bakarra izatea? Eta zein da onena? |
Thu, 27 March 2025
Añana-Sobrongo Ekoetxe berria inauguratu dute. Oraingoz Sobrongo egoitza ireki dute, uraren museoa zegoen eraikina baliatuta. Gu Ainhoa Diez de Salazar Gutierrez IHOBEko langilearekin izan gara. Bera da Ekoetxeen arduraduna, eta harekin hitz egin dugu Ekoetxe berriaz eta ingurumen hezkuntzaz. Gainera, beste bi kontu. batetik, elefanteak uxatzeko erleak erabiltzeko ideia, eta bestea galdera sinle bat: nola hiltzen dira zuhaitzak? |
Mon, 24 March 2025
XXIX. denboraldiaren 28. saioa: Eguzkiaren ikerketa eta Elhuyar aldizkaria. |
Mon, 24 March 2025
V. denboradliaren 28. saioa: ICARUS proiektua animaliak baliatzeko hodamendi naturalak iragartzeko, eta hegaztien burmuinaren eboluzioa. |
Mon, 17 March 2025
XXIX. denboraldiaren 27. saioa: Silvestre II. matematika maite zuen aita santua, Judith Rivas EHUko matematikaria eta kuantikaren galdera klasikoa: partikula ala uhina? |
Thu, 13 March 2025
V. denboraldiaren 27. saioa: Gernua ongarri eta PIEko zuzendaritza berria. |
Mon, 10 March 2025
XXIX. denboraldiaren 26. saioa: Erdi Aroko idazkeraren ondarea eta zentro teknologikoak gaur. |
Fri, 7 March 2025
V. denboraldiaren 26. saioa: beroaldiak itsasoan eta lur arraroen geopolitika. |
Mon, 3 March 2025
Jaione Auzmendi biokimikariak CICbioGUNE zentroan egiten du lan. Minbizi mota bat ikertzen du, glioblastoma, baina haren ibilbidean garunari buruzko beste ikerketa asko egin ditu. Haren lanaz hitz egin dugu luze, bai eta zientziaren dibulgazioari buruz ere. |
Mon, 3 March 2025
2025 kuantikaren naizoarteko urtea da, urteurren garrantzitsua bete delako esparru horretan: duela 100 urte jaio ziren mekanika kuantikoaren bi garapen ezberdin, Heissenbergen mekanika matriziala eta Schrödingerren mekanika ondulatorioa. Biek deskribatzen zuten mundu kuantikoa zuzentasunez, baina biek dituzte inplikazio filosofiko zorrotzak, eta bietan ezberdinak Fisikarien mundua bitan banatu zen. |
Mon, 3 March 2025
XXIX. denboraldiaren 25. saioa: Mekanika kuantikoaren jaiotza zurrunbilotsua eta Jaione Auzmendi biokimikaria eta garuna. |
Thu, 27 February 2025
Mikak ohiko hegaztiak dira Euskal Herrian. Urteekin ugaritu dira. Haien balio ekologikoaz jabetzen gara, baina tradizioak oso modu berezian tratatu ditu. Mito asko daude hegazti horren inguruan. |
Thu, 27 February 2025
Entzule batek proposatu du autoen potentzia mugatua garai bateko autoek zuten potentziara egokitzeko. Horrek emisioak murriztuko lituzke eta erregaia aurrezko luke. Gogoeta horretatik abiatuta hitz egin dugu Javi Oskoz Don Boscoko automobilgintzako irakaslearekin. Berak dio kontua ez dela hain sinplea eta hainbat desabantaila ekarriko lituzke neurri horrek. |
Thu, 27 February 2025
Ideia sinple bat. Paisaia bat ez dugu berdin baloratzen garai historiko ezberdinetatik begiratuta. Begi bistakoa dirudi, baina ez da. Adibidez, XVI. mendeko paisaia bat garai hartako biztanleentzat, eraikuntzaz beteta dago; gaurtik ikusita, ordea, oso eraikuntza gutxi ditu. |
Thu, 27 February 2025
V. denboraldiaren 25. saioa: garai bateko paisaia, autoen potentzia mugatzearen ideia eta mikak. |
Mon, 24 February 2025
Josu Lopez Gazpio kimikari eta dibulgatzaileak 300 gorpuen kasua ekarri digu. Estatu Batuetako herri txiki batean, gorpu asko agertu ziren zelai batean; salatu gabeko kasuak ziren. Josuk kontatu digu nola lagundu zuen kimikak han gertatukoa argitzen. |
Mon, 24 February 2025
XXIX. denboradliaren 24. saioa: kriminalistika, 300 gorpuen kasua. |
Wed, 19 February 2025
Aranzadik dokumental bat argitaratu du Mikroklima proiektuari buruz. Mikrohezeguneak eta klima-aldaketaren eragina ikertu dituzte Gipuzkoako hezeguneen sare batean. Gu aditu askorekin izan gara: Aranzadiko Carlos Cabido, NEIKEReko Aitor Cevidanes eta Kopenhageko Unibertsitateko irakaslea; hirurak izan dira proiektu honetan ikertzaile. |
Wed, 19 February 2025
Txekiar errepublikan kastore talde batek presa bat eraiki du. Toki hartantxe, pertsonek duela zazpi urte planifikatu zuten presa bat eraikitzea, baina burokraziak harrapatuta zegoen proiektua. |
Wed, 19 February 2025
V. denboraldiaren 24. saioa: kastoreak eta burokrazia eta Mikroklima. |
Wed, 19 February 2025
Kuantikak atomoetan eta partikula txikietan eragiten du. Objektu arruntetan, mundu makroskopikoan, aldiz ez dira nabaritzen efektu kuantikoak. Baina non dago bi horien arteko muga? Zer tamainatik behera da nagusia fisika kuantikoa deskribapen fisiko bat egiteko? |
Wed, 19 February 2025
ORAI NLP zentro teknologikoa hizketaren ezagutza landu du adimen artifizialaren bitartez, hizketa horren ahotsa inguru zaratatsu batean dagoenean. Guk ederki egiten dugun lana da, baina makina batentzat oso ataza konplexua da. ORAIko Xabi Sarasola eta Iñigo Morcillo ikertzaileak izan dira gurekin. |
Wed, 19 February 2025
Aste honetan ospatu da irratiaren nazioarteko eguna, eta gogoratu nahi izan dugu "trantsistore" deitzen genuen gailua. Aldi berean, tradizio handia sortu zuen errezeptorea, betiko irratia, eta kuantikaren lehen iraultzaren produktu izarra, betiko trantsistorea. |
Wed, 19 February 2025
XXIX. denboraldiaren 23. saioa: betiko trantsistorea, hizketaren ezagutza inguru zaratatsuetan eta noraino eragin kuantikoa. |
Mon, 17 February 2025
EHUko Julen Astigarraga geografoa izan da gurekin Suediatik. Praktikan ekologoa eta biologoa da, eta dendrokronologia baliatzen du zuhaitzen hazkaunatza ikertzeko, hau da, enborraren eraztunak irakurtzen ditu. Bertan ari da hainbat proiektuetan, besteak beste, klima-aldaketaren eragina neurtzen. |
Mon, 17 February 2025
Azken egunetan Santorini uharte ospetsuak lurrikara asko izan ditu. Berez sumendi baten parte da, eta lurrikara-multzo bat da, beste sumendietan askotan izan den bezala. Baina beste sumendi horietako egoera ez da argigarria. Batzuetan, erupzio baten aurrekariak dira lurrikarak. Beste batzuetan ez. |
Mon, 17 February 2025
V. denboraldiaren 23. saioa: Santoriniko egoera sismikoa eta basoen dinamika klima aldaketaren aurrean. |
Fri, 14 February 2025
Irati Diez Virto biologoak olagarroen eta beste zefalopodo batzuen adimenaz hitz egin digu. Oso animalia bizkorrak izateko ospea dute, eta hainbat esperimentuetan harritu egiten gaituzte. |
Fri, 14 February 2025
Ez da erraza jakitea zer altueran egin dezaketen hegan hegaztiek, haiek ez baitituzte errekorra hausteko ahaleginik egiten. Ezagutzen ditugun hegaldi altuenak Himalaiaren gainekoak dira edo hegazkin komertzialen kontra izandako talketan jasotakoak. |
Fri, 14 February 2025
V. denboraldiaren 22. saioa: Hegaztien hegaldiaren muga eta zefalopodoen adimena. |
Mon, 10 February 2025
Zentro askok ospatuko dute elkarrekin emakume zientzialariaren eguna. Koordinatzaileetako batekin izan gara, Oihane Sanz Iturralde kimikariarekin. Harekin gainbegirada bat eman diogu gaur egungo unibertsitatearen egoerari, alderdi horretatik. Egiten ari diren ospakizunez ere hitz egin digu. |
Mon, 10 February 2025
CICnanoGUNEn, ikerketa-lerro berria dute, zelulak eremu magnetikoen bitartez gidatzeko ikerketa, eta lehen aldiz emakume batek zuzentzen du proiektu bat zentro horretan. Mariana Medina Sanchez da, fisikari kolonbiarra. Harekin izan gara haren eskarmentua ezagutzeko, emakumea eta zientzia uztartzen dituen egunaren testuinguruan. |
Mon, 10 February 2025
Matematikako foro batean hartu zuen parte, integral batzuen soluzioa ematen. Cleo sinatzen zuen. Soluzioa eman bai, baina ez zuen azalpenik ematen eta ez zen eztabaida matematikoetan sartzen. Inork ez zekien zein zen, baina ahalmen harraigarria zuen integralak ebazteko. |
Mon, 10 February 2025
XXIX. denboraldiaren 22. saioa: Cleo matematikari misteriotsua, Mariana Medina ikerketa-buru eta Oihane Sanz eta unibertsitate baten emakumeen erretratoa. |
Thu, 6 February 2025
Kuantikak, zientziaren beste adarrek bezala, postulatuen beharra du. Frogatu ezin diren oinarrizko ideiak dira. Ezin dira frogatu, baina ontzat ematen direnak haien ondorioak inkoherentzia bat azaleratzen ez duen bitartean. |
Thu, 6 February 2025
ESA agentzian lan egiten du. Ignacio Tanco du izena, urnietarra da, eta Eguzki-sistemaren barnealdea ikertzen duten misioen arduradun teknikoa da. Rosetta, Solar Orbiter, Bepicolombo eta JUICE misioetan hartu du parte, besteak beste. Urnietako udalak sagardotegien denboraldia irekitzeko gonbidatu zion, eta bide batez hitzaldi bat eman zuen herrian. Harekin egoteko aukera izan genuen. |
Thu, 6 February 2025
Tu Youyou ikertzaile txinarrak, emakume batek, malaria tratatzeko substantzia bat identifikatu zuen medikuntza tradizionalak erabiltzen zuen landare batean: artemisinina. Identifikatu, erauzi eta ikertu. Gaur egun erabiltzen den botika nagusietako bat da. Ikertzaileak Medikuntzako Nobel saria jaso zuen lan horrengatik. Ikerketaren istorio mamitsua Mentzu Aiertza kimikariak kontatu digu. |
Thu, 6 February 2025
Donostiako CICbiomaGUNE zentroan urteak daramatzate bizkarrezurreko lesioak tratatzeko metodo bat garatzen. Etenda dauden neuronen arteko konexioak berkonektatzeko bidea da, eta karbonozko nanohodiak dituen inguru batean oinarritzen da. Orain, ikerketa-lerro horrek laguntza jaso du ikerketaren hurrengo faseetan sartzeko. Mauricio Prato eta Nuria Alegret ikertzaileen azalpenak izan ditugu. |
Wed, 5 February 2025
XXIX. denboraldiaren 21. saioa: CICbiomaGUNE eta bizkarrezurraren lesioak, artemisinina, Tancoren bisita eta kuantikaren postulatuak. |
Tue, 4 February 2025
Oso datu estatistiko ezaguna da: munduan ekoizten den janariaren heren bat gakdu egiten da. Horregatik, proiektu asko dago horri buelta emateko. Europar Batasunak, adibidez, lau urtez izan du Lowinfood izeneko proiektua martxan bide horretan aurreratzeko. Elhuyarko Oihane Lakar da proiektuaren komunikazioko ekipokoa, eta gaur gurekin izan da haien lana kontatzeko. |
Tue, 4 February 2025
Vanuatun, ez dute plastikorik fabrikatzen. Erabiltzen duten guztia inportatua da, eta hondakinak ezin dituzte birziklatu ere. Beraz, munduko legedi zorrotzenetako bat dute plastikaori dagokionean. Oso adibidez berezia da, alde horretatik, oso baldintza berezietan bizi den herrialdea delako. |
Tue, 4 February 2025
V. denboraldiaren 20. saioa: Lowinfood proiektua. |
Mon, 3 February 2025
Eñaut Izagirre EHUko glaziologoa izan da gurekin. Txilen ikertu ditu Patagoniako hainbat glaziar eta izotz-eremu, eta Piriniotako glaziarren gainbehera ere ikertzen ari da. Haren lanaz hitz egin digu luze. Glaziarren gainbehera orokorra da munduan; salbuespen gutxi daude. Eta Pirinioetan desagertzeko bidean daude. |
Mon, 3 February 2025
Asturiasen otsoaren kontrako krimenak izan dira azken urteotan. Otsoen gorpuak edo buru moztuak azaldu dira hainbat leku publikotan, protesta moduan. Agintariak ez dituzte babesten horrelako gertakariak, baina inor ez da kartzelara joan oraingoz krimenen salaketen ondorioz. |
Mon, 3 February 2025
V. denboraldiaren 21. saioa: Otsoaren arazoak, glaziarren gainbehera eta zelakantoa. |
Mon, 27 January 2025
Ideia oso sinplea da. Kuantika "kuanto"-aren kontzeptuan dago oinarrituta. Azken batean, ezaugarri fisiko guztiek har ditztekeen balioek, saltotxoak dituzte. oso salto txikiak, baina saltoak, azken batean. Eta ideia sinple horrek sekulako ondorioak ditu. |
Mon, 27 January 2025
Gorka Azkune eta Natxo Arganda etorri dira estudiora. Biak EHUkoak, eta biak adimen artifiziala ikertzen duten ikertzaileak. Natxo, gainera, irudi zientifikoekin egiten du lan, eta Gorka gure ohiko kolaboratzailea da. Haiekin egin dugu solasaldi bat gaur egun adimen artifizialak nola hobetzen, sortzen edo manipulatzen dituen irudi zientifikoak, eta nolako onura eskuratzen duten ikertzaileek horretatik. |
Mon, 27 January 2025
Sinclair Spectrum ordenagailuaren lehen bertsioa kaxa txiki bat zen, gomazko teklak zituen, eta telebistara konektatu behar zen berezko pantailarik ez zuelako. Bada, ordenagailu haren erreplika bat jarri dute salgai, eta horrek piztu dit nostalgia. Informatikarekin izandako lehen kontaktuak gogorarazi dizkit. |
Mon, 27 January 2025
XXIX. denboraldiaren 20. saioa: The Spectrum, adimen artifiziala eta irudi zientifikoak eta zer den kuanto bat. |
Mon, 20 January 2025
Kuantika (bai eta erlatibitatea ere) behar batetik jaio zen. Ohiko fisikak ezin du dena azaldu, eta hori argi ikusten dugu, adibidez, inurri baten eta ur-tanta baten arteko harremana ikusten dugunean. Urak, kantitate txikian, ez du tamaina handian bezala jokatzen. Hori ikusita ulertzen da fisikaren planteamendu berrien beharra. |
Mon, 20 January 2025
Lide Arana Urbieta biokimikaria izan da gurekin, eta argiari buruz hitz egin digu. Bizidunek sortzen duten argiari buruz, hain zuzen: biofotoiak eta bioluminiszentzia. Harrigarria bada ere, guk geuk, pertsonok, argia igortzen dugu. Bioluminiszenteak gara eta hori baliatu daiteke medikuntzan hainbat diagonostiko egiteko. Dena den, bioluminiszenteak bagara ere, oso argi-intentsitate txikia igortzen dugu. |
Mon, 20 January 2025
Manuel Elkin Patarroyo zientzialari kolonbiarra hil da. Epidemiologoa eta patologoa izan zen, eta ibilbide garrantzitsua egin zuen, batez ere, malariaren kontrako ikerketan. Hain zuzen ere, malariaren txerto bat sortu zuen; baina txertoaren eraginkortasuna eztabaidan izan da, eta denborarekin bertan behera utzi da garapena. Polemikoa eta aldi berean garrantzi oso handiakoa izan zen. Gogoratzeko moduko pertsona bat, zalantzarik gabe. |
Mon, 20 January 2025
XXIX. denboraldiaren 19. saioa: Patarroyo hil da, bioluminiszentzia pertsonetan eta kuantika, fisika berrien beharra. |
Thu, 16 January 2025
Erika Martinez Goienerreko lehendakaria izan da gurekin. Haren iritzia entzun nahi genuen Bakun, Azerbaijanen, ospatu zen klimaren bilerari buruz: COP29a. Balorazio horretatik abiatu eta gaur egungo egoera geopolitikoaren eragina aztertzera iritsi gara. |
Thu, 16 January 2025
Munduko jaialdirik handiena, jendetzari dagokionean, egun hauetan ospatzen hasi da. Kumbh Mela da, hinduen jaialdi erlijiosoa, Tamuya, Ganges eta desagertutako ibai bat elkartzen diren tokian. 400 milioi pertsona inguru joango dira hara haien arima garbitzera, bainua hartuta. |
Thu, 16 January 2025
V. denboraldiaren 19. saioa: Kumbh Mela jaialdia eta Goienerreko COP29aren balorazioa. |
Wed, 15 January 2025
Estatu Batuetan garatu zuten GPSa. Militarrek garatu zuten, baina une batetik aurrera erabilera zibila baimendu zuten, nahita sartutako errore-maila bat gehituta. Baina ezustekoak izan ziren horrekin. |
Wed, 15 January 2025
Josu Lopez Gazpio kimikari eta dibulgatzailea hasi da gurekin kriminalistikako atal bat egiten. Oraingoan, Narborough hirian izan ziren hilketa batzuen kasuak ekarri dizkigu; lehen hilketa 1980ko hamarkadan gertatu zen, baina ezin izan zen argitu DNA frogak eskuragarri izan arte. |
Wed, 15 January 2025
Leonardo da Vinci pertsona ospetsua da, merezita. Baina dibulgatzaile batzuen arabera, arteetan besterik ez zuen eragina izan. Alegia, mendebaldeko zientziaren esparruan ez zuen ekarpenik egin, nahiz eta esperimentuak eta probak egin, bai fisionomian bai eta ingeniaritzan ere. Baina lortutako emaitzak beretzat gorde zituen; ez zituen zabaldu. Horregatik, ez zuen eraginarik izan garaiko zientzialariengan. |
Wed, 15 January 2025
XXIX. denboraldiaren 18. saioa: Leonardoren garrantzia, DNA probak eta GPSaren historia. |
Fri, 10 January 2025
Kristina Pinto Fuste fisikariarekin izan gara, CENER zentrokoa. Tesia aurkeztu berri du eguzki-panel fotoboltaikoen eraginkortasuna hobetzeko. Pintok panelen beirazko estaldurarekin egin du lan, eskala nanoskopikoan, eta horri esker eguzkitik datorren energia gutxiago "galtzen" dugu. Horretaz eta eguzki-pznelen berezko mugaz hitz egin dugu. |
Fri, 10 January 2025
Desagertzeko arriskuan dauden espezieen ikonoa da katamotz iberiarra, baina azken hamarkada hauietan, eta jende askoren ahaleginari esker, haren populazioak gora egin du eta espeziea berreskuratzen ari da. Erabateko arriskutik alde eginda dago dagoeneko, bi mila ale baino gehiago daudelako. Hala ere, oraindik ere hobetu behar da katamotzaren egoera. |
Fri, 10 January 2025
V. denboraldiaren 18. saioa: katamotz iberikoa eta eguzki panelak hobetzen. |
Wed, 8 January 2025
Martxan da aurtengo Elhuyar Zientzia Azoka. Gazteentzako eskaintza da, ikasturte osoan zehar zientzia-proiektu bat garatzeko ikertzaileen gidaritza eta laguntzarekin. Elhuyarrek antolatzen du azoka hau, hemendik udaberriaren bukaera aldera arte. Antolatzaileetako bi izan dira gurekin, Danel Solabarrieta eta Aitziber Lasa, eta aurtengo edizioaren berrikuntzez hitz egin digute. |
Wed, 8 January 2025
Munduko pigmenturik garestiena izan zen itsasoz haraindiko urdina, normalean ultramarinus izena dutena. Kilo bat ordaintzeko kilo bat urre eskatzen zuten garai batean, lapislazuli mineraletik abiatuta fabrikatzen zelako, eta lapislazuli Afganistango mehtzetatik ekarri behar izaten zen. Baina XIX. mendeko kimikak hori aldatu zuen. |
Wed, 8 January 2025
XXIX. denboraldiaren 17. saioa: itsasoz haraindiko urdinaren historia eta Elhuyar Zientzia Azoka. |
Thu, 2 January 2025
Irati Diez Virto biologoa, gure kolaboratzailea izan da gurekin nonbait, errepide baten ondoan. Eta biodibertsitateaz hitz egin digu. Hain zuzen ere, kontatu digu nola eragiten dion biodibertsitateari berari, errepideak eraikin izanak eta lurraldea haien bidez banatu izanak. |
Thu, 2 January 2025
Erromatarrak ez ziren Edinburgoko lurraldean instalatu. Agian, horregatik ez zuten hiri hartan estoldarik izan XIX. mendera arte. Baina bertako biztanleek hondakinak metatzeko toki bat behar zuten, eta horren ondorioz putzu zikin bat sortu zuten gazteluaren aurreko bailaratxoan. Zikinkeria, metanoa, eta bertako haluzinazioak izan ziren bertan. |
Thu, 2 January 2025
V. denboraldiaren 17. saioa: errepideak eta biodibertsitatea. |
Thu, 2 January 2025
Solasaldi bat izan dugu Txoni Matxain kimikari kuantikoarekin. Ohiko kolaboratzailea da, eta EHUko Donostiako Kimika Fakultateko dekano izendatu berri dute. Harekin atomoaren nukleoaren kuantikaz hitz egin nahi genuen. Bain aelkarrizketak berezko bizitza hartu du, eta beste mila kontu ere aipatu dugu. Solasaldi lasaia eta interesgarria. |
Thu, 2 January 2025
Googlek Willow izeneko txip bat aurkeztu berri du. Txip kuantiko bat da, noski, konputazio kuantikoari lotuta. Oso ona omen da akatsak zuzentzen, zenbakiak kodetzeko sistemetan eragiten diren akatsak hain zuzen. Eta hori behar beharrezkoa da konputazio kuantikoa aurrera ateratzeko. Egitleek diotenaren arabera, zuzenketa eraginkorragoa da, gainera, ordenagailuaren tamaina handitu ahala.
|
Thu, 2 January 2025
XXIX. denboraldiaren 16. saioa: Google Willow eta Txoni Matxain. |
Thu, 2 January 2025
EHUk argitaratzen duen ZIO bilduman liburu bat argitaratu berri da: Miren Basaras Ibarzabal mikrobiologoaren Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina. Egilearekin luze hitz egin dugu mikrobiologiaz eta osasun bakarra kontzeptuaz. Gainera izenburuan jomuga eskuraezina terminoa erabiltzeko arrazoia ere kontatu digu. |
Thu, 2 January 2025
Garraio publikoaren alde egin nahi badugu, agintariek kalitatezko garraio publiko bat bermatu behar dute. Horretarako, antolaketa egokia izan behar da, eta, egun seinalatuetan, erraztasunak jarri jendetzak eskatzen duen zerbitzuari erantzuteko. Gaur egun frustrazio handia eragiten du antolaketak, zerbitzua egokia ez baita izaten askoten. Eta frustrazio horrek garraio publikoari uko egiteko joera sor dezake. |
Thu, 2 January 2025
V. denboraldiaren 16. saioa: garraio publikoaren frustrazioak eta Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina liburua. |
Mon, 23 December 2024
Ingurumen-arazoak ez dira zientziarekin bakarrik konpontzen, baina askotan zientzia eta teknologia ezinbestekoak dira. Hiru esparrutako aditu bana etorri dira kontatzera nola laguntzen duten zientziak eta teknologiak ingurumena hobetzeko ahaleginean: AZTItik Irati Epelde etorri zaigu, Neikertik Olatz Unamunzaga eta Tecnaliatik Nora Fernandez. |
Mon, 23 December 2024
Duela 25 urte, ingurumen-arazoetan kezkagarriena estratosferako ozono-geruzaren gainbehera zen. Arazoa detektatu zuten, CFC molekulen erabilera debekatu zuten, eta, horren ondorioz, arazoa konpontzen hasi zen. Baina istorioa ez da hor bukatzen. CFCen ordezkoak falta ziren. Horretaz ez zen ia hitz egin. |
Mon, 23 December 2024
XXIX. denboraldiaren 15. saioa: nola laguntzen duen teknologiak ingurumenaren aldeko lanean. |
Mon, 23 December 2024
Adituek diote Formula 1eko garapenak ondorioak dituela gure egunerokoan erabiltzen ditugun autoetan. Ayrton Sena hil zenean, garapen hori bideratu zuten kotxeetako segurtasuna hobetzera. Javi Oskoz automobilgintzako irakasleak kontatu digu zertan. |