Wed, 21 December 2011
Duela 20 urte hil zela Jose Migel Barandiaran, Euskal Herian izan den antropologo handienetako bat. Telesforo Aranzadirekin eta Jose Migel Egurenekin batera, euskal kobazulo eta trikuharri asko ikertzeari ekin zion. Los Tristes Trogloditas deitzen zioten hirukoteari. Gero, Gerra Zibilean eta hurrengo urteetan erbesteratuta bizi izan zen iparralden, eta Hegoaldera itzuli zuenean oso garai oparo hasi zuen ikerketai dagokionez. Hark aurkitu zuen Lezetxki kobazuloan Euskal Herriko giza fosilik zaharrena, esate baterako. Hori den aztertu genuen Jose Mari Velez de Mendizabal Barandiaran Fundazioaren presidentearekin. |