Wed, 13 November 2024
Aurtengo klimaren goi bilera, COP29, Bakun ospatzen ari dira, Azerbaijanen. Eta arazo handi batekin hasi da. Elnur Soltanov COP29ko zuzendari exekutiboa eta Azerbaijanen Energia arloko ministrordea joko zikin batean harrapatu dute. Haren postua baliatuta, inbertsore bati eskaintzen ari zitzaion erregai fosiletan inbertsioak egitea, erregai fosil horiek ez erabiltzeko modua eztabaidatzen ari ziren bitartean. |