Wed, 29 February 2012
Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa sakon bat egin du glifosato herbizidak anfibioetan duen eragina argitzeko. Ikerketa Euskal Herriko 10 anfibio-espezierekin egin dute, eta emaitza da glifosatoaren erabilera oso kaltegarria dela espezie horientzat. Aranzadiko herpetologoek gomendatzen dute glifosatoaren erabilera murriztea, zenbait tokitan eta garaitan behintzat. |