Elhuyar Zientzia

Fisikariek gaur egun asko hitz egiten dute espintronikaz; elektronikaren ideia bera da, baina elektroiaren karga elektrikoa erabili ordez, elektroiaren espina erabiltzen duen tekniika da, etorkizunerako kontzeptu interesgarri bat. Horrekin lan egiteko, material bereziak behar dira, eta CFM eta DIPC zentroetako fisikariek aurkitu dute material-mota bat espintronikan egokia izan litekeena: isolatzaile topologikoen familia berri bat. Zentro haien komunikazio-arduradunak azaldu dizkigu zer diren material horiek.

Direct download: NFXVI-28c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST