Wed, 25 April 2012
Mendira goaz, baina burua zientzian jarrita. Gaur, mendiko arriskuei aurre egiteko teknologiaz hitz egingo dugu; hain zuzen ere, elur-jauzi bat pertsona bat harrapatuz gero, onik ateratzeko itxaropena ekartzen diguten tresnak ezagutuko ditugu. Onena, prebentzioa da, baina istripua gertatzen den kasua ere prestatu behar da. Horretarako teknologia nolakoa den mendi-gidari profesional batek kontatu digu. |