Wed, 20 June 2012
Aste honetan, ospakizun handia dago zientziaren arloan: Alan Turing jaiotzaren mendurrena da. Londresen jaio zen 1912ko ekainaren23an jaio zen, eta XX. mendeko zientzialari handienetako bat izatera iritsi zen. Matematikaria zen, logikan aditua eta filosofoa, baina haren lanak zientziaren beste esparru askotan izan zuen eragina. Haren ekarpena zientziaren barruan harrigarria izan zen, eta haren bizitza zientziatik kanpo, aldiz, zaila eta tragikoa. Guk Turingi buruz asko dakien pertsona bat gonbidatu dugu irratira: Jesus Ibañez informatikaria. |