Elhuyar Zientzia

Petrolioa erauzten dugunean, zer geratzen da "petrolio-poltsa" zegoen tokian? Hutsunea? Arroken nahaste bat? Ura? Airea? MIKEL LOPEZ-HORGUE EHUko geologoari galdetu diogu eta berak bisita gidatu bat egin digu petrolioaren mundura. Nola erauzten da, zein diren zailtasunak, eta nolako hutsunea uzten duen erauzten den tokiaren geologian.

Direct download: NFXVIII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 5:03am EST