Mon, 30 March 2015
Saturno planetaren errotazio-abiadura neurtu dute zehaztasun handiz. 10 ordu eta 32 minutu irauten du planetak bere ardatzaren inguruan ematen duen bira bakoitzak. Neurketa konplexua da; hain zuzen, orain arte, 15 minutuko errorea zuen neurketa onenak, baina grabitate-eremuaren distortsioaren bitartez 46 segundoko zehaztasunez dakigu orain zein den Saturnoren egunaren iraupena. |