Mon, 20 March 2017
Ez da oso ezaguna Marie Tharp. XX. mendeko zientzialaria da kartografia lanetan ibilia itsasoaren hondoaren mapak egiteko. Atlantikoaren hondoaren mapa egin zuenean, hango dortsalean rift-a zegoela aurkitu zuen, kontinenteen jitoaren hipotesiaren aldeko froga bat. Eta bere aurkikuntza Jaques Cousteauk baieztatu zuen, kontra egiteko asmoz egindako argazki batzuei esker. |