Wed, 10 January 2024
Isaac Asimov idazleak erabili zuen lehen aldiz robotika hitza. Haren liburuetako pertsonai bat Susan Calvin izan zen, roboten psikologo bat. Ideia interesgarria da, Calvinek interpretatu egiten duelako robotek egiten dutena, haien funtzionamenduaren arauen testuinguru horretan. Alegia, androide batek robotikaren legeak hausten dituen ala ez ulertu behar du. Liar ipuina ezin hobea da horern adibide moduan. Gaur egun, ordea, oraindik ez da posible horrelako araurik aplikatzea gure makinetan. |