Mon, 6 May 2024
2004an grafenoa ekoizteko modua aurkitu zuten bi fisikarik, eta sei urte geroago Mobel saria eman zitzaien horregatik. Garai hartan, asko hitz egin zuten grafenoari buruz, iraultza bat ekarriko zuen material bat zela adierazita, baina, non dago iraultza hori? Kontua da iraultza egon, badagoela, baina ez da komikabideetan titularrak sortzen dituen iraultza bat. Edonola ere, milaka milioi dolarreko negozioa da dagoeneko grafenoaren sektorea. |