Mon, 20 May 2024
ITER proiektuan, fusioa eragiten saiatzeko, Tokamak erreaktore bat erabiltzen dute. Fusionatu behar den materiala eremu magnetiko baten bitartez harrapatzen duen ontzi bat da, baina oso zaila da eremu horren mugak kontrolatzea. Horretan ari dira fisikari teoriko asko lanean, eta aste honetan aurrerapen handiak iragarri dituzte zientzia-albisteetan. |