Thu, 22 June 2017
MIT institutuko adituek neurona-sare bat egin dute txip optiko baten barruan. 16 neurona, 4 geruzatan antolatuta, ahots baten soinuan bokalak identifikatzeko. Normalean, neurona-sareak softwarearen bidez programatzen dira, baina kasu honetan argi-izpiekin funtzionatzen duen txip baten barruan sortu dute. Oso azkarra da, nahiz eta oraindik ere software bidezkoa bezain eraginkorra ez izan. |