Elhuyar Zientzia

Askotan hitz egiten da lehen sektoreak kliman duen inpaktuaz. Abeltzaintza adibide nabarmena da. Baina, ez abereekin ezta baratzarekin ere, gaur egungo jarduera ez da lehen bezalakoa. Ahalegina egiten da ahalik eta gehien murrizteko jarduera bakoitzaren inpaktua. Nerea Mandaluniz Astigarraga NEIKEReko ikertzaileak artzaintza berreratzaileaz hitz egin digu: ardiak zaintzeko modu berri bat, eta larratze-eredu berri bat, emisioak murrizteko, eta zelaien oparotasuna handitzeko. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. 

Direct download: SustraiPodcast07-AbeltzaintzaBerreratzailea.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT