Wed, 12 October 2011
XVI. denboraldiko seigarren saioa. Informatika mugikorretan. |
Wed, 12 October 2011
Jabi Asurmendi informatikariak azaldu digu zenbateraino kolonizatu duen informatikak telefono mugikorren mundua. Informatika berezia da, egokia gailu txiki eta mugatu bat kontrolatzeko. |
Wed, 12 October 2011
Elhuyar Fundazioan garatutako bi aplikazio ezagutuko ditugu, telefono mugikorretan erabiltzeko. Biek dute euskararekin zerikusia. Batak, Moblangek, euskarako oinarrizko esaldiak ikasteko balio du, eta besteak bost hiztegiren aplikazioak dira. |
Wed, 12 October 2011
Oihana Jauregik kontatuko digu zer eduki emitituko duen Teknopolis telebista-saioak urriaren 15eko asteburuan. |
Wed, 12 October 2011
"Haurdun Gaude" atalean, haurdunaldi bati egiten diogun astez asteko jarraipenean, lehen aldiz joan gara ginekologoarengana. Egia esan, ginekologoa etorri zaigu irratira; Ainhoa Salegi du izena, eta haurdunaldiaren lehen asteei buruz hitz egin digu. |