Wed, 19 October 2011
Merkurioren orbitatik, NASAko Messenger zunda ari datuak jasotzen planeta ikertzeko; hori da gaurko saioaren gai nagusia. Eta horrez gain, azaleko gaixotasunak ikertzen dituen proiektu batez hitz egin dugu, SKINTREAT. |
Wed, 19 October 2011
NASAko Messenger zunda Merkurioren orbitan dago martxotik. Orbita horretan sartu zenean, datuak jasotzeko prest zegoenean, saio bat egin genuen kontatzeko zer genekien Merkuriori buruz, eta zein ziren haren misterio handienak. Orain, beste saio bat egin dugu Messengerrek datu harrigarriak bidaltzen hasi delako. |
Wed, 19 October 2011
Oihana Jauregi Teknopolis programaren aurkezleak kontatu digu zein izango diren eduki nagusiak asteburu honetako saioan. |
Wed, 19 October 2011
Enbrioia hazten ari da; milimetro bat eguneko, gutxi gorabehera. Aste honetan bosgarrena da haurdunaldian, eta amatxo hasi da nabaritzen haurdunaldiaren efektuak. |
Wed, 19 October 2011
Europako proiektua da SKINTREAT. Larruazalaren hainbat gaixotasunentzako botikak eta tratamenduak bilatzen duen proiektua da, eta GAIKER-IK4 zentroak parte hartzen ari da, nanopartikulen toxikotasuna aztertzeko metodologia bat prestatzen. |