Elhuyar Zientzia

Aranzadi Elkarteak odonatuei buruzko erakusketa bat eta jardunaldi bat antolatu du: "Odonatuak, uraren hegoak". Burruntziak eta sorgin-orratzak dira, eta adierazle onak dira putzuen eta aintziren osasun ekologikoa neurtzeko. Hain zuzen ere, jardunaldian, ideia horri buruz hausnartuko dute. Iñaki Mezquita adituak hitz egin digu jardunaldiari buruz.

Direct download: NFXVI-11a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gai asko genituen Oihana Jauregi Teknopolis saioaren aurkezlearekin hitz egiteko. Telenatura sariketan erreportaje onenaren saria irabazi dute. Gainera, Errusiarako bidaia bat egin dute Yuri Gagarin zentroa ikustera. Eta, jakina, hurrengo saioaren edukiez ere hitz egin dugu. 

Direct download: NFXVI-11b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fetua mugitzen hasi da, nahiz eta amak oraindik ezin die mugimendu haiei antzeman. Gainera, gorputz-atal asko ari da garatzen; batzuk, aste honetan agertu dira.

Direct download: NFXVI-11c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Kaleko argiztapena kudeatzeko tresna da LUIX sistema. Izen bereko enpresak eta Tecnaliak sortutako sistema da; faroletan gailu txikiak jarrita, sistemak detektatzen du zenbat jende eta trafiko dagoen kalean, eta argiaren intentsitatea egokitzen du parametro horietara. Irati Kortabitartek azaldu digu proiektua.

Direct download: NFXVI-11d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1