Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiko hamaseigarren saioa. Jose Migel Barandiaran, "Euler el matemático" liburua, suaren kontrako ateak eta Higgs bosoia.

Direct download: NFXVI-16.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela 20 urte hil zela Jose Migel Barandiaran, Euskal Herian izan den antropologo handienetako bat. Telesforo Aranzadirekin eta Jose Migel Egurenekin batera, euskal kobazulo eta trikuharri asko ikertzeari ekin zion. Los Tristes Trogloditas deitzen zioten hirukoteari. Gero, Gerra Zibilean eta hurrengo urteetan erbesteratuta bizi izan zen iparralden, eta Hegoaldera itzuli zuenean oso garai oparo hasi zuen ikerketai dagokionez. Hark aurkitu zuen Lezetxki kobazuloan Euskal Herriko giza fosilik zaharrena, esate baterako. Hori den aztertu genuen Jose Mari Velez de Mendizabal Barandiaran Fundazioaren presidentearekin.

Direct download: NFXVI-16a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Euler matematikariaren biografia bat umeentzat: Euler el matemático. Liburu hori bi lagunek idatzi dute; bata, Gorka Calzada, idazlea da, eta bestea, Gustavo Vargas, ingeniaria. Indarrak batu dituzte proiektu hau aurrera ateratzeko, eta Norteko Ferrokarrill irratsaiora etorri dira lan horren berri ematera. Gustavo, gainera, kolonbiarra da, eta ahalegin berezia egin du gurekin euskaraz hitz egiteko.

Direct download: NFXVI-16b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknalia zentroak parte hartu du Europako NOFIRE proiektuan, eta sua pabilioi industrialetan isolatzen laguntzen duen ate bat garatu du. Azkar ixten da, 0,5 m/s-ko abiaduran, eta 113 minutuz irauten du suak hondatu gabe. Atea nola garatu duten kontatu digu basqueresearch.com webguneko Irati Kortabitartek.

Direct download: NFXVI-16c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Joan den astea iragarri dute fiskariek aspalditik espero zuten zerbait: Higgs bosoia detektatu dutela uste dute. Albistea ez daziurra, eta oraindik baieztatu beharko dute 2012 urtean, baina behintzat LHC azleragailuan lan egiten duten bi taldek aurkitu dute bosoiaren zantzuak, eta masa antzekoa neurtu diote. Albiste handia da fisikaren munduarentzat.

Direct download: NFXVI-16d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1