Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiko hamazazpigarren saioa. Galaxia espiralen errotazioa. Haurdunaldiaren hamahirugarren astea. Zenbaki-sistemen deskribapena.

Direct download: NFXVI-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Miguel Querejeta astronomo gazteak hilabete batzuk egin ditu Instituto Astronómico de Canarias erakundean (La Lagunan, Tenerifen) galaxia espiralen errotazioa ikertzen. Eta hemen irratian horretaz hitz egiteko eskatu diogu. Oso bitxia da nola dakigun Esne Bidea galaxia espirala dela, eta nola dakigun zer abiaduratan mugitzen den. Galaxiaren barruan gaude, eta ez dugu perspektibarik neurketak kanpotik egiteko. Hala ere, astronomoek lortu dute hori dena jakitea. Miguelek kontatu digu zer baliabide erabili dituzten horretarako.

Direct download: NFXVI-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aste honetan abiatu gara haurdunaldiaren bigarren herena hasteko. Fetua azkarrago ari da hazten lehen baino eta hainbat egitura konplexu osatu ditu. Amak barrutik ez ezik, kanpotik ere nabaritzen ditu aldaketak.

Direct download: NFXVI-18b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Historian atzera begiratuko dugu Nahikari Blanco matematikariaren laguntzaz, aztertzeko nola moldatzen ziren aintzinako zenbait zibilizaziotan zenbakiak adierazteko. Sistem haietan dago, hain zuzen gaurko zenbaki-sistemaren jatorri eta azalpena. Bukatuko dugu zenbaki-sistema moderno bat gainbegiratzen, informatikak ekarritako sistema hamaseitarra.

Direct download: NFXVI-18c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

2011 urtea

Direct download: Qk14-1201092011urtea.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1