Elhuyar Zientzia

XVI. denboraldiko 21. saioa. Luis Calçada ilustratzailea, CFM zentroko ikerketa hidrogeno-atomoen lasterketa eginda eta haurdunaldiaren hamaseigarren eta hamazazpigarren asteak.

Direct download: NFXVI-21.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zulo beltz bati buruzko albiste bat ilustratu behar denean, adibidez, ez da aukerarik izaten hara joateko eta argazki bat egiteko. Horren partez, ilustratzaile bati eskatzen zaio irudi ikusgarri bat egiteko. Hain zuzen ere, espazio agentziek eta erakunde handienek badituzte adituak horrelako material grafikoa sortzeko. Askotan, fisika eta astronomia ikasitako artistak dira; haien jakintza jartzen dute zientziaren komunikazioaren munduaren eskura ba horixe: bestela ilustratu ezin dena ilustratzeko. Gaur haietako batekin izango gara.

Direct download: NFXVI-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Materialen Fisika Zentroaren ikertzaileek hidrogeno-atomoekin egindako esperimentu bitxi batean hartu dute parte. Tunel efektuzko mikroskopioarekin lortu dute atomoak mugiaraztea erreakzio-kate baten barruan OH ioiez osatutako sistema batean. Euskal ikerketaren txokoan, Nora Gonzalez fisikaria etorri zaigu esperimentu bitxi hori zer den azaltzeko.

Direct download: NFXVI-21b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Azkar-azkar begiratu diogu haurdunaldiaren garai honi. Umea gorputzaren kontrola hartzen ari da; esate baterako, dagoeneko eskuak erabiltzen ari da inguruan duenari heltzeko. 13 zentimetro luze da, eta dagoeneko ehun gramoren muga gainditu du pisuan.

Direct download: NFXVI-21c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1